AGUSTINAK ZENTROAN PRESTAKUNTZA IBILBIDEA ZURE KULTURA ETA SORMEN SEKTOREKO ENPRESA PROIEKTUA SENDOTZEKO

Kultur eta sormen sektorerako prestakuntza saioak zure enpresa proiektua indartu, jasangarria eta lehiakorra izan dadin, iraila-abendua.

Agustinak Zentroak antolatutako prestakuntza ibilbidea zure kultura eta sormen proiektua sendotzeko aukera paregabea da. Irailetik abendura bitartean, hainbat saio eskainiko dira kultura eta sormen arloko ekintzailetza eta enpresa proiektuen merkatu ikuspegia, kudeaketa ekonomikoa, digitalizazioa eta nazioartekotzea ahalbidetzeko.

Prestakuntza arlo hauek landuko dira:

  1. Merkataritza estrategia: Zure proiektua merkaturatzeko gakoak. Irailak 26 , 10:00-12:00 bitartean.
  2. Kudeaketa Ekonomikoa: Zure proiektua jasangarria izateko beharrezko tresnak eskuratzea. Urriaren 16an eta urriaren 23an, 10:30-12:30 bitartean bi egunetan. Garrantzitsua da bi saioetara joatea edukiek lotura izango baitute.
  3. Digitalizazioa: Digitalizazioaren abantailak zure proiektuan txertatu. Azaroaren 6an 10:00-12.00 bitartean eta azaroaren 14an 10:00-13:00 bitartean eta azaroaren 20an 10.00-12.00 bitartean. (*)
  4. Nazioartekotzea: Zure proiektua nazioartekotzeko pausoak. Abenduaren 12an 9.30-11.00 bitartean.

Prestakuntza saioekin batera, parte-hartzaileek mentorizazio saioak ere izango dituzte adituen eskutik, non aditu baten laguntza jaso ahal izango duten.

(*) Egun bakoitzean eduki desberdinak landuko dira baina ez kezkatu, ezin baduzu egun batera joan, ez da derrigorrezkoa denetara joatea.

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahiko bazenu edo izen-ematerako, sartu gure webguneko agenda atalean. Zalantzak argitzeko: agustinakzentroa@oarsoaldea.eus | 943 494 129 Izen-emateak hemen: www.oarsoaldea.eus/ksi-formakuntza-pilulak

Aukera bikaina zure proiektua indartzeko!

Prestakuntza ibilbidea Eusko Jaurlaritza, Spri, Inplantalariak, BDCC (Basque District Of Culture And Creativity), Oficina Acelera Pyme eta Ingeniariak (Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala), Gipuzkoako Bazkundea, eta Basque Trade and Investment Euskadiko Nazioartekotze Agentziarekin lankidetzan antolatu dira.

Agustinak Zentroaren kokapena ikusi hemen.

 

Edificio con puerta de cristalDescripción generada automáticamente con confianza baja