Abian da HAZINNOVA 2023 deialdi berria

Berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak dituzten ETEentzako doako aholkularitza da, 5 langileko edo gehiagoko enpresentzat.

Zabalik dago Hazinnova zerbitzua eskatzeko epea, produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak dituzten eskualdeko ETEentzako doako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua da.


Hazinnova da lana antolatzeko modu berriak edo zure enpresaren produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berrien ezarpena errazteko bidea. 


Innobasquek, Spri Taldeak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak bultzatzen dute programa, eta, dagoeneko, 353 enpresak martxan jarri dituzte 410 proiektu.

 

 

 

Zer eskaintzen du?

Hazinnova-k eskaintzen dizu

  •  Doako 50 ordu aholkularitza espezializatuan
  •  Hazzinova eragile baten laguntza izatea prozesu guztian zehar
  •  Gutxieneko karga administratiboa duen laguntza programa.
  •  Ikus daitezkeen emaitzak lortu 3 hilabete igaro baino lehen.

 

Zertan laguntzen dizu?


Hazinnova lagungarria izan daiteke honexetarako: 

  •  Zure enpresaren errentagarritasuna hobetzen.
  •  Prozesuen eraginkortasuna optimizatzeko.
  •  Gastuak eta entrega-epeak murrizteko.
  •  Erakundeko pertsonak motibatzeko.
  •  Merkatu-kuotak handitzeko.
  •  Bezeroen segmentu berriak esploratzen ditu.
  •  Babestu jabetza industriala.
  •  Produktu edo zerbitzu berriak diseinatzeko.
  •  Behar teknologikoak definitzeko.
  •   Produktu eta zerbitzu berriak diseinatu eta garatzeko.
  •   Zure behar teknologikoak definitu eta asetzeko.

 

Hazinnova kasu praktikoak


Ezagutu nola hobetu duten euren negozioa beste ETE batzuek. Negozio horien arduradunek prozesua nolakoa izan den azaltzen dute euren testigantzetan.

Hazinnovaren aurreko hiru edizioetan 657 ETEk 1097 berrikuntza-proiektu egikaritu zituzten, horien artean hauek.
 

Norentzat da?


5 pertsonako edo gehiagoko plantillak dituzten eta Euskadin kokatuta dauden enpresak, industria-jarduerak, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioen gizartea, logistika eta handizkako merkataritza garatzen dituztenak.

 

Zenbat proiektu aurkeztu ditzake enpresa bakoitzak?


Enpresek gehienez 2 mikroproiektu egin ahal izango dituzte,  honako 8 tipologia hauen artean aukeratuta:

  •  ekonomiko-finantzarioan
  •  ekoizpenean
  •  logistikan
  •  barne-administrazioan
  •  pertsonetan
  •  bezeroetan
  •  merkatu berrietan
  •  produktuetan

 

Katalogoa

 

Epeak


Hasiera data: 2023ko apirilaren 18a
Amaiera data: 2023ko urriaren 26a, 23:59ean

 

Interesatzen zaizu? 


Berrikuntza txikiek, onura handiak ekarriko dituzte. Interesa baduzu, eskatu doako aholkularitza hemen

 

Kontsultak


Edozein kontsulta egiteko, Oarsoaldearekin harremanetan jarri ahal izango da rmacias@oarsoaldea.eus posta elektronikoaren bidez edo 943 49 41 29 telefonoaren bidez.


Oarsoaldea