Abendua Oarsoaldean, familiarekin gozatzeko planak
Abendua magiaz beteta dator Oarsoaldera, familia osoak data berezi hauetan ahalik eta gehien gozatzeko pentsatutako jarduera ugarirekin. Bertakoa bazara edo bisitan bazatoz, abenduko zubirako eta Gabonetako oporretarako gure proposamenak ikustera gonbidatzen zaitugu. Ez galdu ezer!
Abenduaren 6tik 8ra, aprobetxatu zubia!
1. Bisita ezazu Mari Domingiren errepublika magikoa
Mari Domingik bere etxeko ateak irekiko ditu hurrengo zubitik aurrera, magiaz beteriko ingurune naturalean. Mari Domingiren baserrian, haurrek antzinako bizimodua ezagutuko dute Galtzagorrien laguntzarekin. Ohitura zaharrak egungo errituekin uztartuz, Gabonak modu ezberdinean biziko dituzte.
- Noiz: Abenduaren 6tik 8ra, arratsaldez.
- Erreserbak: maridomingi.eus.
- ! Abenduaren 13tik 15era eta 20tik 22ra ere bisita daiteke.
2. Ezagutu Fanderiako errota, Errenterian
500 urte baino gehiagoko historia duen errota honetan iraganera bidaia bat egingo duzue. Errota martxan ikusi, garia nola ehotzen zen ikasi eta Oiartzun ibaiaren garrantziari buruzko erakusketa iraunkorra bisitatu ahal izango duzue.
- Noiz: Abenduaren 6an eta 8an, 10:30etik 14:00etara.
- Prezioa: Sarrera doan.
- Erreserba: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus.
3. Arditurriko meategi erromatarrak esploratu
Lurraren sakonera sartu Arditurriko meategietan barrena. Zubi osoan zehar irekita egongo da. Gainera, abenduaren 6an eta 8an aukera paregabea eskainiko da: erromatar garaitik gaur egun arte ezkutuan eta aldatu gabe egon den galeria bat bertatik bertara ikusi ahal izango duzu (14 urtetik gorakoentzat).
- Noiz: Abenduaren 5etik 8ra, 10:00etatik 14:00etara.
- Erreserba: 943 494 521 / arditurribideberdea.eus.
- ! Abenduaren beste data batzuk webgunean kontsulta ditzakezu.
4. Nabigatu kostaldean zehar eta zaindu itsasoa
Igo zaitez Mater itsasontzi-museo ekokaktiboan Jaizkibelgo itsaslabar ikusgarriak ezagutzeko edo mikroplastikoen bilketan parte hartzeko, gure itsasoa eta ingurunea zaintzen laguntzen duzun bitartean.
- Noiz:
- Jaizkibelgo nabigazioa: Abenduaren 6an eta 8an (12:00-13:30).
- Mikroplastikoen arrantza: Abenduaren 7an (10:00-13:30).
- Erreserba: 619 814 225 / mater.eus.
- ! Abendu osoan zehar ontzi-museoan bisita gidatuak eskainiko dira baita ere.
Murgildu zaitez Gabonetako tradizioetan
5. Baserritar jantzien erakusketa
Jantziaren Zentroak “Baserritarrak” erakusketa hartuko du beste behin, euskal jantzi tradizionalak eta garai bateko argazkiak aurkeztuz. Erakusketa hau urtarrilaren 5era arte bisitatu ahal izango da. Gainera, erakusketa iraunkorrak XVIII. mendetik XX. mendera arteko modaren historia jasotzen du.
- Noiz:
- Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00.
- Igandetan: 11:00-14:00.
- Prezioa: Aldi baterako erakusketa doan; iraunkorra: 3 €.
6. San Tomas azokak
Gabonetako tradiziorik garrantzitsuenetako bat San Tomas azoka dugu. Egun honetan, bertako baserriko produktuak eta artisautza aurki ditzakegu kaleko postuetan. Gainera, ezin da falta ez txistorra, ez sagardoa ezta musika ere.
- Non eta noiz:
- Abenduaren 14an: Pasai Antxo eta Oiartzun.
- Abenduaren 15ean: Pasai Donibane eta Lezo.
- Abenduaren 21ean: Errenteria.
- ! Ez ahaztu baserritarrez janztea giroan guztiz murgiltzeko.
7. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera
Etxeko txikienek gehien espero duten hitzordua zalantzarik gabe Olentzero eta Mari Domingiren etorrera da. Gabon bezperan, pertsonaia maitagarri hauek gure kaleetan zehar ibiliko dira haur guztiak agurtzeko.
- ! Kontsultatu ordutegi zehatzak udalerri bakoitzean.
8. Gipuzkoako gabon-kanten lehiaketa
Data hauetan, gabon-kantak falta ezin diren tradizioa dira. Abesti hauek Gabonetako giroz beteko dute Errenteriako Lekuona Fabrika, bertan antolatu den gabon-kanten lehiaketa probintzialaro esker . Bi saio egongo dira: eguerdiko Horra, Horra! Gabonetako kontzertu intergenerazionala eta arratsaldeko helduen koruen 78. lehiaketa.
- Noiz: Abenduaren 28an.
- 12:30: Horra, Horra! kontzertu intergenerazionala.
- 18:30: Helduen koruen lehiaketa.
- Sarrerak: bibe.me.
Abendurako plan gehiago…
9. Albaola, Itsas Kultur Faktoria
Euskal baleazaleen historia benetako iraganera bidaia liluragarria da. Pasaian dagoen Albaola Itsas Kultur Faktorian, San Juan baleontziaren eraikuntza zuzenean ikusiko duzu, XVI. mendeko itsasontziaren erreplika fidela.
- Ordutegiak:
- Astearte eta igandeetan, 10:00-14:00 eta 15:00-18:00.
- Asteazkenetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 15:00-18:00.
- Itxita: Astelehenetan eta abenduaren 23, 24, 25, 30 eta 31n eta urtarrilaren 1 eta 6an.
10. Luberriren eskutik geologia tailerrak eta ibilbideak
Geologiaren mundu liluragarria esploratu adin guztietarako pentsatutako jarduerekin. Luberrik hainbat proposamen eskaintzen ditu Gabon hauetan:
- Abenduaren 19an: Meteoritoei buruzko hitzaldia, bisitari espazial hauen inguruan dena ikasteko aproposa.
- Abenduaren 26an: San Marko eta Txoritokietan ibilbide gidatua, inguruko sekretu geologikoak ezagutzeko.
- Abenduaren 27an: Paleontologia tailerra 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzat.
- Urtarrilaren 3an: Mineral tailerra 9 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
Gainera, museoan mineral fluoreszenteen bilduma zoragarria aurkituko duzu, familia osoa liluratuko duena.
- Ordutegi orokorra:
- Lanegunetan: 9:30-14:00 / 16:00-18:00.
- Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:00-18:00.
- Itxita igande eta jaiegunetan.
- Kontaktua eta erreserbak: 943 260 593 / luberrimuseoa@gmail.com.
11. Soinuenean omenaldi-kontzertua (Oiartzun)
Soinuenea, herri musikaren txokoa, Alan Griffin musikari handiari omenaldi-kontzertu zirraragarria antolatzen ari da. Gozatu ikuskizun paregabe batez. Artista ezberdinek omenaldia eskainiko diote melodia tradizionalekin, instrumentu bereziekin eta giro bero eta atseginarekin.
- Noiz: Abenduaren 21ean, 19:00etan.
- Non: Landetxe Kultur Aretoa, Oiartzun.
- Kontaktua: 943 493 578 | soinuenea@soinuenea.eus.
OARSOALDEKO TURISMO BULEGOA
Madalen kalea 3, 20100 Errenteria
943 494 521