Jarduera nagusia merkataritza duten enpresa berrientzat diru-laguntzak

Si eres una PYME comercial creada a partir del 1 de julio de 2017 o si tu empresa ha realizado ampliaciones en el 2018 te puede interesar esta ayuda.

 

Urriaren 9an argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak merkataritza alorrean ekintzailetza sustatzera bideratutako laguntza-programa hau eta epea azaroaren 9an bukatzen da. 

Ekintzailetzak izan behar du merkataritza-parkea berritzeko oinarria, bide pizgarri orokorrak integratuz, saltoki berritzaileak sustatzeari laguntza espezifikoa emanez. Programa honek ekintzailetzako merkataritza-proiektu berezien inkubagailua izan behar du, saltegi berrientzat zein hedatzen ari diren saltegientzat.

ETEek jasoko dituzten diru-laguntzak ondorengoak dira: Inbertsioaren %70-a, eta eskaera bakoitzeko gehienez 20.000 €. Establezimendu anitzen titularrek gehienez hiru eskaera aurkeztu ahal izango dute deialdi bakoitzean.

Eskaera aurkeztu nahi duenak, hemen aurki dezake informazio zehatza eta behar duen dokumentazioa:http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2018/emco_2018/


Oarsoaldea