Lana bilatzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntzeko, EGITASMO SINGULARRAK OARSOALDEAN

Desde enero los programas ABIATU y FORMACIÓN EN EL PUESTO DE TRABAJO están en marcha.

 

Lanbidek atera duen deialdi berri baten bidez eta eskualdeko udalen %10eko kofinantziazioari esker, bi Egitasmo Singularren kudeaketarekin hasi ginen Oarsoaldea Garapen Agentzian urte hasieran, Abiatu programa eta Lanpostuan Prestakuntza izenekoak.

Egitasmo Singular hauek lana bilatzeko zailtasunak dituzten pertsonei bideratuak daude eta pertsonei lan bilaketarako taldekako prestakuntza, prestakuntza espezifikoa, tutorizazio saio indibidualak eta enpresekin harremanak sustatzea eskaintzen dute.

Abiatu programaren kasuan, zeharkako konpetentziak landu, lan bilaketa prozesua indartu eta inguruko enpresekin kontaktuak bideratzen dira. Lanpostuan Prestakuntza izeneko programan aldiz, partaideei enpresetan bakoitzaren baldintza eta egoerara egokitzen diren 250 orduko praktikaldia egiteko aukera ematen dute, honen bidez prestakuntza espezifiko bat jasotzen dutelarik.

Jose Angel Sanchez, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, guztira 30 pertsonek hasi zuten enplegu egitasmoa, guztiak DBEa kobratzen zutenak (diru-sarrerak bermatzeko errenta), eta dagoeneko zenbait hasiak dira lan kontratu batekin lanean. Egitasmo hauen helburu nagusia pertsona hauen lan aktibazio eta kontratazioa sustatzea da, eta horretan lanean jarraituko dugu irailaren 30a bitartean.

 

egitasmo singularrak eusk


Oarsoaldea