#HERRITXIKIDISEINUHANDI SORMENEZKO JARDUNALDIAK

Oarsoaldea organiza la segunda jornada creativa en el marco del proyecto Habian!

El próximo 17 de mayo el edificio Torrekua acogerá un nuevo encuentro bajo el título “Herri Txiki Diseinu Handi” a las 18.00 de la tarde dirigida a profesionales creativos, amateurs, personas emprendedoras del sector, instituciones y otras personas interesadas. En esta segunda jornada contaremos con la presencia de las creadoras Marina Capdevila y Noelia Lozano.

 

 

Habian proiektuak, eskualdeak sormen sektorearen alde egindako apustua adierazten du; halaber, Errenteriaren eta Oarsoaldearen marka da sormenezko ekonomiaren eremuan. Sektore honetan, bere lan estrategiaren barruan, jardunaldi hauek bultzatuko ditu. Helburua aro digitalean sormenaren lan baldintzak aztertu eta horiei buruz eztabaidatzea da. Era berean, konektatutako munduan balioa emateari buruzko modu berriak izango ditu aztergai. Sormenaren sektorean hainbat arazo eta erronka daude eta komenigarria da horiei buruz hitz egitea, baita eztabaida sortzea ere.

 

Lehen topaketan sektorearen errealitateaz eta zailtasunaz aritu ziren. Bigarren jardunaldi honetan aldiz, errealitate eta zailtasun hauekin nola jokatu eta aurrera egin ikusiko dugu, mundu zabal eta digitalean tokitik eta sormenetik balioa nola sortu pentsatu eta lantzeko, elkartzea ezinbestekoa baita.

 

“Herri txiki diseinu handi” jardunaldiaren izenburua Buro Destruct Suitzako diseinu estudiotik itzulitako esaldian oinarritzen da, Oarsoaldearen nortasuna identifikatzen duen mezua jasotzen baitu: “Small City- Big Design” ez da beharrezkoa hiri handietan egotea gauza handiak egiteko eta, are gutxiago, gaur egun, interneten aro honetan”.

 

 

 

 

 

Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, Jose Angel Sanchezek jakinarazi duenez, bigarren topaketa hau OARSOALDEA Garapen Agentziak antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta SAVANNA diseinu eta ilustrazio enpresaren laguntzaz, egun Habian! Fabrika kreaktiboa proiektuko kide den sormen enpresa. Arestian aipatu bezala, sormen aditu, zaletu, sektoreko pertsona ekintzaile, erakunde eta bestelako pertsona interesdunentzako bigarren jardunaldi hau maiatzaren 17an egingo da 18:00etatik 21:00etara Torrekuan (Jautarkol plaza z/g, Errenteria).

 

Bigarren sormenezko jardunaldi honetan bi pertsona “kreaktibok” parte hartuko dute: Marina Capdevilla ilustratzaile eta muralista eta Noelia Lozano paper eskultorea, paperarekin lan egiten duena. Aipatu pertsonek beren lanak erakutsiko dituzte eta, ondoren, elkarrizketatuak izango dira. Ildo horri eutsiz, eztabaidarako gunea sortuko da eta pertsona partaideek esperientziak eta hausnarketak trukatuko dituzte.

 

 

Topaketa doakoa eta irekia da baina antolakuntza mailan kontuan hartzeko beharrezkoa da izena ematea maiatzaren 16a baino lehen hurrengo telefonora deituta: 943 494 129;  emailez: habianfabrika@oarsoaldea.eus ; edo formulario hau bete.

Julen Mendoza, Errenteriako alkatearen hitzetan, “Habian! proiektuak Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi du, sormenean eta lankidetzan oinarritutako eredu bihurtzeko. Jardunaldi honekin Habian! Fabrika kreaktiboan garatzen diren sormenezko ogibideak eta ekintzailetza ikusgai bihurtu nahi dira, sektoreari hurbildu eta beren potentzialtasunak nahiz beharrak identifikatzearekin batera. Sektorea sustatu nahi bada, bere eragileekin lankidetza estrategiak behar dira”.

 

 

 


Oarsoaldea