PAZKO ASTEAN FAMILIENTZAT TAILERRAK TORREKUAN

 

Dentro del programa de actividades del proyecto Habian!, la Agencia de Desarrollo Oarsoaldea ha organizado 6 TALLERES DE TECNOLOGÍA Y DE ARTESANÍA dirigidos a niños, niñas y jóvenes, acompañadas de una persona adulta,  para el martes, miércoles, jueves y viernes de la Semana de Pascua.

 

 

 

 

 

banner-pazko-astea-eusk

 

Tailer guztiak Torrekuan egingo dira goizeko 10:00etan hasita. Habian! Teknologia Kreaktiboa eta Habian! Fabrika Kreaktiboa programen baitan Torrekuan lanean ari diren ekintzaileak izango dira tailerrak prestatu eta gidatuko dituztenak.

 

TEKNOLOGIA TAILERRA:

Apirilaren 3an eta 4an, bideo-joko tailerra burutuko da eta 2 orduko iraupena izango du egun bakoitzean. Tailerra emango duen enpresa SKURA MOBILE da, mugikorretarako aplikazioen garapenean jarduten du, bereziki Android eta IOS,  eta parte-hartzaileek ez dute bakarrik bideo-joko bat egiten ikasiko, etxean egiteko ezagutzak ere jasoko dituzte. Hamar urtetik gorako 6 gaztetxorentzat tokia eta prezioa 10 eurokoa izango da haur bakoitzeko, helduak doan sartuko dira.

 

ARTISAUTZA TAILERRAK:

Ostegun eta ostiralean berriz, eskulangintza tailerrak burutuko dira, 4-5 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat. Tailer bakoitzean 8 haur edo gaztetxok hartuko du parte. Bertan egindako artelanak etxera eraman ahal izango ditu parte-hartzaileak.

 

Ostegunean, hilak 5, bi talde osatuko dira eta ordubeteko iraupena izango du guztira. Tailer bat Jone Taberna ilustratzaile eta bitxigileak egingo du  eta parte-hartzaileek soka eta oihal zatiekin lepokoak eta eskumuturrekoak egingo dituzte. Beste tailerra Saioa Matxain moda diseinatzailearen esku izango da  eta “3 en raya” jokua egiteko tailerra eskainiko die, jantzi bakeroak birziklatuz. Parte-hartzaileek bi tailerrak egingo dituzte 10 euro bakarrik ordainduta

 

tailerra pazko 5 ç

tailerra pazko 6

tailerra pazko 1

Ostiralean ere, formatu bera izango da baina hiru tailer burutuko dira ordu eta erdiko tartean. Idoia Lizeaga Iturralde bitxigile eta loregintzan adituak, besoko bat egiten erakutsiko die, loreak, petaloak eta hosto naturalak oihalean itsatsita. Inma Gómezek neurrira egindako kapelak, buruan jartzeko apaingarriak eta goi-mailako joskintzako loreak egiten ditu; jantzi bakeroak birziklatuz, patrikekin paretak antolatzeko tailerra egingo du. Agara Agirre bitxigileak  paper zatiak birziklatuz, bitxiak egiten lagunduko die (etxetik paper zatiak ekar ditzakete).

 

Ostegun eta ostiralean jantzi bakeroekin tailer bana egingo da. Jantzi hauek, EMAUS Fundazioak emango ditu jarduera hauetan birziklatu ahal izateko.

Haurrek eta gaztetxoek nagusien laguntzaz egingo dituzte tailerrak eta zerrendak osatuko dira izen-ematearen ordenaren arabera.

 

tailerra pazko 3

tailerra pazko 2

tailerra pazko 4

 

Julen Mendoza, Errenteriako alkatearen hitzetan, “Habian! proiektuaren bidez Errenteria eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi da, sorkuntzan eta elkarlanean oinarritutako eredu batean bihurtzeko”. Horretarako bi haztegi jarri dira martxan: Habian! Fabrika Kreaktiboa eta Habian! Teknologia Kreaktiboa. Teknologia berrietan, artisautzan edo bestelako ofizio sortzaileetan oinarritutako proiektuekin datozen ekintzaileei laguntza zerbitzua eta jarduera bertan garatzeko espazioa eskaintzen zaizkie. Tailer hauen bidez, eskualdeko haur zein gaztetxoei aisialdirako eskaintza zabaltzeaz gain, teknologia, artisautza eta sorkuntzarako grina piztea da helburua

 

ERRESERBA ETA IZENA EMATEKO EPEA

Astearte eta asteazkeneko tailerrean parte hartzeko 10€ ordaindu behar dira. Osteguneko bi tailerretan parte hartzeko 10€ ordaindu behar dira eta ostiralean 15€ haur edo gaztetxo bakoitzeko, helduak doan sartuko dira.

Teknologia tailerrean (astearte eta asteazkenean egingo da) izena emateko epea apirilaren 2an bukatuko da eta mezu bat bidali behar da ondorengo helbidera: habianteknologia@oarsoaldea.eus.

Artisautza tailerretan izena eman ahal izango da apirilaren 4a arte, hurrengo helbidera idatzi behar da: habianfabrika@oarsoaldea.eus.

Bi kasuetan, ordainketa egiteko argibideak emanez eta izen-emate orria helaraziz erantzungo da (nahi adina egunetan har daiteke parte). Zalantzarik izanez gero, 943 49 41 29 telefono zenbakira dei daiteke.

 

José Ángel Sánchez, tailerrak antolatzen dituen erakundearen –Oarsoaldea Garapen Agentziaren- lehendakari berriak, eskualdeko famili guztiak gonbidatu nahi ditu tailerretan parte hartzera. Sormena garatu, familiako kideekin tarte dibertigarri bat igaro eta teknologia ezagutza jaso edo elkarrekin egindako artelanak etxera eramateko aukera paregabea baitute.

pazko astea egutegia


Oarsoaldea