LANBIDEREN LAGUNTZAK EKINTZAILEENTZAT: baldintzak, betebeharrak, epeak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, baloratuko diren irizpideak eta informazio gehiago hemen.

OBJETIVO

1)      Ayudas para nuevas ideas de negocio

2)      Ayudas para la puesta en marcha de proyectos empresariales

 

 

 

 

 

 

 

lanbideko laguntzak ekintzaileentzat

 

 

ZENBATEKOA

 

1)       Enpresa-ideiak garatzeko diru-laguntzak: 1.000 euro ( + %15 emakumeak, + %15 30 urtetik beherakoak)

2)      Enpresa-proiektuak martxan jartzeko diru-laguntzak: : 1.500 euro ( + %15 emakumeak, + %15 30 urtetik beherakoak)

 

BETEBEHARRAK

1)      Enpresa-ideiak garatzeko diru-laguntzak

  • ·         Langabetua izan behar da eta Lanbiden izena emanda egon.
  • ·         Errolda eta bizilekua EAEn izatea
  • ·         Ez du sekula IAEn altarik izan behar eta autonomoetan ere ez.
  • ·         Lanbidek aurreko urteetan kudeatu dituen ekintzaileei laguntzeko programen onuradun ez izatea
  • ·         Enpresa-ideia garatzeko, 3 hilabeteko tutorizazio prozesu batean parte hartu behar da, esklusiboki horretara dedikatuz.

 

2)      Enpresa-proiektuak martxan jartzeko diru-laguntzak

·         Langabetua izan behar da eta Lanbiden izena emanda egon.

·         Errolda eta bizilekua EAEan izatea

·         Eskaera egiten denerako enpresa-ideiaren bideragarritasun plana egina izatea

·         Eskaera egin ahal izateko, aurretik, Oarsoaldea Garapen Agentziari bere enpresa-ideia aurkeztu behar izan dio edo tutorizazio prozesu batean egon beharko du.

·         Enpresa jardueraren helbide soziala eta fiskala EAEn izango du eta lan-zentroa, ere bai

·         Lanbidek enpresa proiektuak martxan jartzeko aurreko urteetan kudeatu dituen ekintzaileei laguntzeko programen onuradun ez izatea

·         Enpresa-ideia garatzeko, 3 hilabeteko tutorizazio prozesu batean parte hartu behar da, esklusiboki horretara dedikatuz.

·         Behin diruz lagundutako tutorizazio prozesua amaituta, eskatzaileak 3 hilabete izango ditu JEZn alta emateko

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

IRIZPIDEA

PUNTUAKETA GEHIENEZ

Kultura eta sormen ekonomiarekin erlazionatutako proiektuak (Konpondu, birgaitu eta berrerabiltzea, energia eta eraginkortasun energetikoa, diseinua eta artisautza, teknologia berriak, kultura)

30

Langabezian emandako epea, puntu 1 egiaztatutako bi hilabete bakoitzagatik

 

5

Eskaera egiten duenak 30 urte baino gutxiago baditu

 

20

Eskaera egiten duena emakumea bada

 

20

Egiaztatutako enpresa kudeaketa formakuntza

 

15

Ideien kasuan ekintzailea eskualdean bizitzea eta abiaraztean proiektua eskualdean kokatzeagatik eta proiektua martxan jartzeko lerroan, proiektua eskualdean kokatzen badu

 

10

GUZTIRA

100

 

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOa

1)       Enpresa-ideiak garatzeko diru-laguntzak

 

·         Eskaera

·         NAN fotokopia

·         Errolda ziurtagiria

·         Lanbiden inskribituta izatearen dokumentua (INSKRIPZIO ALDIEN ZIURTAGIRIA)

·         JEZ en edo autonomoetan altan  ez izanda agertzen duen ziurtagiria

·         Eskaera baloratzeko eranskina

·         Kudeaketa ikastaroen ziurtagiriak

2)       Enpresa-proiektuak martxan jartzeko diru-laguntzak

·         Eskaera

·         NAN fotokopia

·         Errolda ziurtagiria

·         Lanbiden inskribatuta izatearen dokumentua (INSKRIPZIO ALDIEN ZIURTAGIRIA)

·         Bideragarritasun plana

·         Kudeaketa ikastaroen ziurtagiriak (hala badagokio)

 

 

EPEAK

Laguntza eskatzeko eskabidea aurkeztu beharko da eskatutako dokumentazio guztiarekin batera, OTSAILAK 4a baino lehen Oarsoaldeako Errenteriako bulegoetan, Torrekua eraikineko 3. solairuan, Habian! Hazitegia, 9:00-14:00ko ordutegian.

dokumentuak:

-          Eskaera

-          Eskaera baloratzeko eranskina

 

Eskaera egiteko dokumentazio osoa aurkeztu behar da.

Puntuazio berdina badago bi eskaeren artean, sarrera dataren arabera erabakiko da.

 

info+:

Enpresa ideia garatzeko:

http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2017/ape_i_eusk_2017/

Proiektuak martxan jartzeko:

http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2017/ape_act_eusk_2017/


Oarsoaldea