ESKOLA KIROLEKO 2017-18 IKASTURTEKO DATUEN AURKEZPENA

 

Ayer se presentaron los datos más relevantes del deporte escolar de Oarsoaldea correspondientes al recien estrenado curso 2017-18.

 

Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) lau herrietako kirol zinegotziek – Lore Suarez (Pasaia), Irlentz Ortega (Lezo), Jon Txasko (Errenteria) eta Enekoitz Markos (Oiartzun) –  aurkeztu dituzte daturik nabarmenenenak eta eskualde honetako eskola kirolaren filosofia, helburuak eta funtzionatzeko moduak azaldu dituzte egitura osoa profesionala duen eskualdea dela nabarmenduz.

 

eskola kirola 2017 2018web

Oarsoaldeko lau udalok 19 bat urte daramatzagu Eskola Kirolaren kalitatea hobetzeko lanean. Kirol eta euskara teknikarien lan-mahai batek, eskola kiroleko koordinatzaileen bitartez, gidatzen du lan hau.

Eskola Kirolak handitzen jarraitzen du. Aurten ere eskualdeko eskola kirolak azken urteetako bilakaera paregabeari eusten dio, datuak ikusi besterik ez dago.

 

·        Ikasleen % 48,27k egiten du eskola kirola aurten. 8 eta 12 urte arteko 1.328 ikaslek egiten dute eskola kirola Oarsoaldean. Oarsoaldeko ikastetxeetan matrikulatuta dauden 8-12 adin tarteko ikasleak 2.751 dira guztira. Honek erakusten du datu hauen benetako neurria eta garrantzia, ikasleen ia erdiak egiten baitu eskola kirola eskualdean.

Datu honek eskola orduz kanpo haur eta gaztetxoek egiten dituzten jardueren artean nagusi bihurtzen du Eskola Kirola. Hortik, besteak beste, bere garrantzia.

  • 124 talde guztira (iaz 134): 67 talde Errenterian, 26 Oiartzunen, 21 Pasaian, eta 10 Lezon.
  • 60 entrenatzaile arduratzen dira 124 talde horien saioak gidatzeaz, 17 emakumezko eta 43 gizonezko.
  •  Nesken parte hartzea gorantz doa urtez urte, poliki bada ere. Nesken % 31,74k hartzen du parte eskola kirolean. Mutilen artean ehuneko hori % 63,10 da.

·        Eskola kirola jarduera %100 euskaraz egiten da gaur egun, urteotan guztiotan egin den lanari esker entrenatzaileen kirol prestakuntza eta euskararen ezagutza eta erabilera ahalbidetzen baitira gaur egun.

 

Eskola kirolaren filosofia nagusia kirol aniztasuna da. 8-12 adin-tartean, kirol bat baino gehiago ezagutu eta lantzeko eskaintza onuragarria da neska-mutikoentzat. Hainbat kirol ezagutu eta gustukoenak hautatzeko aukera izan behar dute haurrek.

Bestalde, neska eta mutilen arteko berdintasuna bultzatzen ari gara nesken praktika fisikoa sustatuz eta kirol munduan bere lekua aldarrikatuz.

Kirol hezitzailea lortzeko bidean sakontzeko asmoak ditugu; elkarrekiko errespetua, elkartasuna eta kirol legez jokatzen ikastea ezinbesteko balioak dira, gure ustez, kirolean. Horren harira, dei egiten dizuegu, orain arte bezala, jokaera eredugarria erakusten jarrai dezazuen guztiok, bai kantxatan, bai harmailatan.

Honi guztiari partidatara joateko auto partikularra alde batera uzteko eta bestelako garraio modu batzuk erabiltzeko egiten ari garen ahaleginak batu behar dizkiogu.

Beraz, Oarsoaldean garatzen ari garen eskola kirolaren eredua eta egitasmoa oso garrantzitsua dela deritzogu euskararen normalizaziorako eta pertsona gisa hazteko.

Oarsoaldeko lau herrietan, gainera, eskola kirolaren egitura, koordinatzaileengandik hasi eta entrenatzaileenganaino profesionalizatuta dago. Lan kontratua eta gutxieneko kirol prestakuntza bermatzen zaie entrenatzaileei.

Hori horrela izan dadin ikastetxeek eta udalek egin duten esfortzua nabarmendu eta balioetsi nahi dugu. Eskola kirolaren kalitate ona bermatzen laguntzen du honek eta aurretik aipatutako guztiak.


Oarsoaldea