Energiaren erabilera iraunkorra sustatuko duten bizilagunen bila gabiltza

29/09/2017

Oarsoaldea organiza un encuentro abierto para promover el uso sostenible de la energía y aprender nuevas costumbres energéticas, el 7 de octubre en Labore (Oiartzun).

                        paratzaile

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Oarsoaldeako Energia Plana zehaztu zenean, lerro nagusienetako bat herritarren sentikortze ekintzei bideratua zegoen.

Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, sentikortze plana neurrira egiteko asmoz, aurten Oarsoaldeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, herritarrek energiaren erabileraren inguruan duten ezagutza kontutan hartu nahi du. Prozesu honetan elkarbanatutako informazioan oinarrituta, urte amaieran, Oarsoaldeako Energia Sentikortze programa zehatza eratuko da.

Ikaskuntza esperientzia honen lehen urratsa Laboren antolatuko den Topaketa da. Bertaratzen direnak, energiaren erabileran ditugun ohiturei buruz iritzia eman eta gure egunerokotasunean, hobekuntzak egiteko eman beharreko pausuei buruzko ekarpenak egingo dituzte.

Honez gain, energiaren alorrean dituzten zalantzak, proposamenak, hobekuntzak eta interesak partekatzeko gunea izango da.

Topaketak 11etatik bazkalostera arte iraungo du, eta tartean bertako jakien dastaketa bat eskainiko da.

Animatu eta zatoz zure energia ona gurekin elkarbanatzera!


 

 

Izen-ematea eta informazio gehiago:

energia.guneirekia@gmail.com

608 318 794

943 494 129

 

 

 

 

 

 


Oarsoaldea