GIZARTE, ELKARTASUN ETA LANKIDETZA-EKONOMIARI BURUZKO BIGARREN TOPAKETA OARSOALDEAN

Bajo el lema “Tecnología social: la tecnología como herramienta para mejorar la vida de las personas” tendrá lugar el próximo 28 de septiembre en el edificio Torrekua el segundo encuentro en Oarsoaldea de economía social, solidaria y colaborativa.

Jardunaldi hau Oarsoaldean aldaketa sortzeko helburuan kokatzen da, ekintzailetasun eredu berri baten sustapenean sentsibilizatzeko eta laguntzeko  baita  eredu ekonomiko eta sozial berriak sortzeko, giza baloreetan, sozialetan, etikoetan eta jasangarrietan oinarritua.

 

Oarsoaldeatik Jexux Leonetek, Oarsoaldeako lehendakariak, bi lan lerro garatzen ari direla adierazi digu: ekintzailetasun teknologikoari laguntza ematea eta pertsona erdian duen ekintzailetasun eredu berria sustatzea, gizartera itzulera bat sortuko duena. Biak ospatuko den jardunaldi honetan elkartzen dira eta 2016ko maiatzean ospatu zen lehen topaketaren jarraipena da.

2017ko jardunaldian helburua sentsibilizazioa izango da eta teknologia pertsonen bizitza hobetzeko erabil daitekeelaz hitz egingo da, teknologia herritarren ahalduntzerako erabil baitaiteke baita iraupen, osasun, heziketa, zahartze eta dibertsitate funtzionalarekin erlazionatuta dauden arazoak konpontzeko ere. Era berean, teknologia sozialaren arloan lan egiten duten hainbat erakunde eta esperientzia ezagutzeko aukera izango dugu.

 

habian 28 eusk

 

Jardunaldia oso interesgarria da gizartearentzat, enpresentzat eta ekintzailetzarentzat, berria den paradigma baten aurrean gaude eta ezagutzen saiatuko gara. Azpimarragarria da parte hartuko duten aditu guztiak emakumezkoak izango direla. Parte hartuko duten pertsonak eta programa hau izango dugu:

-          Ines Bebea. Telekomunikazio ingeniaria, aktorea eta hezitzailea. Ondula Elkartea. Hitzaldia: "Hodeia desmuntatzen: burujabetza teknologiko batentzatko erronkak eta esperientziak”

-          Adriana Martínez. APTESeko zuzendaria. Teknologia soziala sustatzeko Elkartea (Asociación para la promoción de la tecnología social). Hitzaldia:  “Gizartearen arazoen konponketa teknologiaren hibridazioari esker”

-          Gema Climent. Ikertzailea eta Nesplorako fundatzailea, gipuzkoako proiektu ekintzailea. Europako Komisioko 2017ko ”Emakume berritzaile” sariaren finalista Hitzaldia: “Nesplora: giza jokaerak aztertzen ditugu sortuberri diren teknologiekin”

Jardunaldi hau erakunde sozialei, enpresa-munduari, ekintzaileei, ekintzaile sozialei eta, orokorrean, gai honetan interesa duen orori zuzenduta dago, honako helburuak bilatzen direlarik:

-          Teknologia pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko tresna bezala duen garrantzia azpimarratzea.

 

-          Ekintzailetasuna eta berrikuntza soziala gizartearen beharrak asetzeko estrategia bezala erakutsi.

 

-          Zientzia eta teknologian emakume adituak ikustarazi.

 

 

Jardunaldira hurbildu nahi dutenek, izen-ematea hemen egin beharko lukete: komunikazioa@oarsoaldea.eus edo 943 494 129 telefonora deituz.

Programa ikusteko klikatu hemen

 Izen-ematea: https://goo.gl/forms/kuFBhJ39GM91ToFt1

 

 


Oarsoaldea