Errenteriako Udalak euskara ikasteko diru-laguntzak eskainiko ditu eta arlo honetan hobetu nahi duten merkatariek ere laguntza izango dute
25/05/2017
Abierta la convocatoria para las subvenciones de la comisión de Política Lingüística Municipal para el año 2017.
El Ayuntamiento de Errenteria repartirá las ayudas en seis líneas:
Euskara ikasteko diru-laguntzak (70.000,00€)
Baldintzak:
Errenterian erroldatua edo bertako merkataritzan edo enpresetan lan egitea.
Asistentzia gutxienez %85
Aprobetxamendu egokia
Kopuruak:
Gutxienekoa, %50
Gutxienez, azpiatal bat gaindituz gero % 30 gehiago.
Dendetako errotuluak eta web orriak euskaratzeko diru-laguntzak (6.000,00€)
Baldintzak: Errotulazioa (4.000,00€) eta web orriak (2.000,00€)
Errotuluko testuak euskaraz, edo euskaraz behintzat, egotea.
web orria euskaraz edo euskaraz eta beste hizkuntza batean idatzia egotea.
Kopuruak:
Errotuluak edo web orria euskara hutsean badago %50, 300,00€ mugarekin
Errotulua edo web orria euskaraz eta beste hizkuntza batean ere bai, %25, 150,00€ mugarekin.
UEU (Udako Euskal Unibertsitatea) eta EHU-k (Euskal Herriko Unibertsitateak) antolatutako udako ikastaroetara joateko diru-laguntzak (1.000,00€)
Baldintzak:
Aurten EHUk antolatutako euskaraz den ikastaro bat edo UEUk emandako ikastaroren batean izen-ematea egina edukitzea (ordainagiria).
Kopuruak:
Matrikularen kostuaren adinako dirulaguntza emango da 300,00 € mugarekin.
Euskara zeharlerro duten ikastaroak egiteko diru-laguntzak (1.000,00€)
Baldintzak:
Egungo ikasturtean euskara sustatzea helburu duen begirale ikastaroren batean izen-ematea egina edukitzea (ordainagiria).
Kopuruak:
Matrikularen kostuaren adinako diru-laguntza emango da, 300,00€ mugarekin.
Bai Euskarari ziurtagiria eskuratzeko diru-laguntzak (2.000,00€)
Baldintzak:
Bai euskarari ziurtagiria lortua izatea eta dagokion kuota ordaindua edukitzea.
Kopuruak:
Bai Euskarari ziurtagiriaren kuota (85,00€) (laguntza ematen den lehenengo edo bigarren urtea bada)
Bai Euskarari ziurtagiriaren kuotaren % 50 (42,00€) (laguntza ematen den hirugarren edo laugarren urteetarako).
- Enpresetan euskara planak garatzeko diru-laguntzak (15.000,00€)
Baldintzak.
Enpresarentzako euskara plana onartua edukitzea.
Kopuruak:
Planaren kostuaren %25, 2.000,00€ mugarekin.
Informazio guztia: 2017ko maiatzaren 24ko Gipuzkoak Aldizkari Ofizialean (https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2017/05/24/be170524.htm)