Oarsoaldea Turismok gida turistiko berria aurkeztu du

03/04/2017

 

La publicación ofrece propuestas de turismo cultural, gastronómico y de naturaleza, visitando los lugares y centros de interés más destacados de Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia.


irudien foiletua portada 2017-1

 

 

Oarsoaldea, xarma handiz beteriko eskualde turistiko moduan aurkezteko xedez, gida berri honek gure eskualdeko baliabide kulturalak, naturalak, turismo aktiboa eta gastronomikoak sustatzen ditu, izan ere, ondare eta monumentu aberatsak aurkitu ditzakegu bertan, balio handiko inguru naturalak eta ospe handiko eskaintza gastronomikoa, adierazi du Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak.

 

 

irudien foiletua mapa 2017-2

Informazio euskarri berri hau, 2013tik gaur egun arte turista eta bisitariei eskaini zaiona ordezkatzeko argitaratu da. Aurreko euskarriarekin alderatuta, liburuxka berria zabalagoa da, informazio gehiago eskaintzen du eta diseinu erakargarriagoa du. Zerbitzu turistikoak etengabe ebaluatu eta hobetu behar dira bisitarien beharrak asetu ahal izateko, izan ere, geroz eta eskakizun gehiago izaten dituzte eta lurraldeak ikuspuntu desberdinetatik ezagutzea ahalbidetzen duten esperientziak bizitzera etortzen dira.

irudien foiletua muntaia 2017 -3

Gida osatzen duten 36 orrialdeek, tamaina eta kalitate handiko irudien laguntzarekin, eskualdeko interes turistiko handia duten lekuak ezagutarazten dute. Hirigune historikoetatik hasita eta natur gune ikusgarri, mendi ibilbide ugari, bisita gidatu eta gastronomia esperientzi ahaztezinekin jarraituz proposamen interesgarri desberdinak eskaintzen dira (TOP EXPERIENCE).

                        irudien-foiletua-top-exp-20 4

Horrez gain, sortu berri diren turismo baliabideak barneratu dira gida honetan, hala nola, ostatuak, museoak, turismo enpresa berriak, turismo ekitaldiak eta lehen aldiz, Euskadi Gastronomika Klubeko parte diren jatetxeak agertzen dira baita Errenterian larunbat honetan ireki berri den Jantziaren Museoa ere.

                              irudien foiletua mapa 2017-5

Liburuxka berri hau baliagarria izango da gure irudi turistikoa aurkezteko, bai eskualdeko eta inguruko turismo bulegoetan (Donostia, Hondarribia, Hendaia, etb.), baita Turismo Sailak parte hartzen duen turismo sustapen ekitaldietan ere; eskualdeko nahiz kanpo azoka desberdinetan banatuz. Eskualdeko eta inguruko ostatuetan ere eskuragarri izango dute bisitariek.

Lau hizkuntzatan sortu da gida berria eta eskualdeko turismo bulegoetan eskuragarri egoteaz gain, oarsoaldeaturismoa.eus web gunean deskargatu daiteke “eskuliburuak deskargatu” atalean.

 

Ikusi gida PDF formatuan

 

Oarsoaldeako Turismo Bulegoak

Errenteria

Madalen, 3

20100 Errenteria

943 494 521

turismoa@oarsoaldea.eus

 

Victor Hugo Etxea

Pasaia

Donibane, 63

20110 Pasai Donibane

943 341 556

turismoapasaia@oarsoaldea.eus

 

 


Oarsoaldea