Langabetuentzako euskara ikastaro trinkoak, doan Errenterian
Plazo de inscripción . Del 2 al de 30 septiembre
Garazi Lopez de Etxezarreta Euskara Zinegotziak eta Xenpelar AEK eta Udal Euskaltegiak herritarrei jakinarazi nahi die langabetuei euskara doan ikasteko aukera emateko egitasmoarekin aurrera jarraitzeko asmoa dagoela. IKASTAROAN izena emateko epea irailaren 2an irekiko da eta 30era arte egin ahal izango da, Udaletxeko Euskara Departamentuan (Herriko Plaza. 1 go solairua)
Izena emateko Lanbidek ematen duen lan egoeraren ziurtagiria (Dardea) aurkeztu beharko da, eta parte hartzen duten ikasleek %85eko asistentzia bermatu beharko dute.Aurreko ikasturtean izan diren taldeetan aritutako ikasle nahiz irakasleek balorazio bikaina egin dute euren esperientziaz.