Supermekaturako Polibalente (Kutxazaina-Birjarpena-Arrain Saltzailea-Harategi eta Urdaitegi Saltzailea) doako ikastaroak kontratatzeko konpromesuarekin
Desde la Agencia de desarrollo comarcal Oarsoaldea desarrollamos diferentes acciones formativas para la mejora de competencias profesionales que ayudan en el acceso al mercado laboral.
Enpresetan egindako prospekzioen bidez egiaztatu dugu supermerkatuak diren enpresek zailtasunak dituztela kualifikatutako pertsonal balioaniztuna aurkitzeko eta, horrela, dituzten beharrak asetzeko.
Horregatik, Oarsoaldeak kontratatzeko konpromesuarekin bi ikastaro jarriko ditu abian, hain zuzen ere, Polibalentea(Kutxazaina-Birjarpena-Arrain Saltzailea-Harategi eta Urdaitegi Saltzailea) izan nahi dutenentzat. Ikastaro hauek, Lanbideren diru-laguntzak dituzte eta Errenterian eta Oiartzunen emango da. 300 ordu teoriko-praktiko eta lanpostuan bertan emango den 120 orduko formazioa izango dituzte. Ikastaroak 2016ko irailaren 21ean eta urriaren 3an hastea aurreikusi dugu.
Ikastaroaetan parte hartzeko interesa duten pertsonek aukera izango dute Oarsoaldeko Enplegu Sailarekin harremanetan jartzeko 943 510 200 telefonora deituz edo, bestela, www.oarsoaldea.net gure webaren bidez. Bi inskripzio mota daude: Lanbide-ren webean zehar (beharrezkoa da pasahitza) edo Lanbide bulegoan.
-------
Kontratatzeko konpromesuarekin ikastaroak: Polivalentea (Kutxazaina-Birjartzailea-Arrain Saltzailea-Harategi Saltzailea) (16481341 eta 16481342)
Hasiera eguna eta Amaiera Eguna:1go ikastaroa: 2016/09/21- 2017/01/31
2. ikastaroa: 2016/10/03 – 2017/01/31
Orduak: 300 ordu heziketa espezifikokoak eta 120 ordu lanpostuan bertan.
Ordutegia: 1go ikastaro: 09:00-14:00 eta 08:00-13:00 heziketa espezifikoa egiten den bitartean. Praktiketakoa enpresarekin lotuko da.
2. ikastaro: 15:00-20:00 eta 08:00-13:00 heziketa espezifikoa egiten den bitartean. Praktiketakoa enpresarekin lotuko da.
Plazak: 18 parte hartzaile ikastaro bakoitzean.
Lekua: IEFPS DON BOSCO eta MERKAOIARTZUN
Konpromesua: Ikastaroaren parterhartaileen %60 portzentaia kontratatzea; 9 hilabeteko aldi baterako kontratua, 28 orduko jardunaldian.
IKASTAROKO PROGRAMA:
- Bezeroari arreta.
- Lan Taldea.
- Birjarpena eta merchandaising.
- Kutxazaina eta TPVA.
- Elikagaien manipulazioa.
- Arraindegia.
- Harategia eta Urdaitegia.
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
-30 urte baino gutxiago izatea.
-Gutxienez Formakuntza oinarria izatea: eskola graduatua.
-Lan egiteko baimena izatea.
-Gipuzkoan erroldatuta egotea.
-Gaztelania jakitea, ahoz zein idatziz.
BALORATU DAITEKE:
-Euskara jakitea.
-B karneta izatea.
-Ibilgailua izatea.