DON BOSCO GLHBI eta OARSOALDEAren artean hitzarmena berritu da eskualdeko enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko

 

Este convenio permitirá a las empresas poder incorporar la Impresión en 3 dimensiones a través de los servicios que ofrece Don Bosco

 

Pasa den urtean sortu zuen jakin-mina ikusi eta gero, non era askotako 14 enpresek parte hartu zuten, hauetako 7 eskualdekoak, eta non 50 zerbitzu baino gehiago egin ziren, DON BOSCO GLBHIk eta OARSOALDEA Garapen Agentziak ekimen hau sendotzea erabaki dute. Horretarako "3 dimentsioko inprimaketa" teknologiari buruzko hitzarmena berrituko dute. Hitzarmen honen bitartez, Don Boscok eskualdeko enpresentzako zerbitzu multzo batzuk eskainiko ditu bere lehiakortasuna hobetzeko helburuz.

3d inprimaketa

Urte honetan zehar eskualdeko enpresa kopurua eta mota handitu nahi da, eta era berean, dagoeneko erabiltzen dutenen zerbitzua areagotu. Hau guztia aurrera eramateko esperientzia eta baliabide gehiago izango da, hots, aholkularitza, ikasleria eta material berriak.

Gogorarazi nahi genuke 3 dimentsioko inprimaketa teknologiak (fabrikazio gehigarri izenez ezaguna ere bai), lotuta dagoela fabrikazio aurreratuarekin, eta bestalde, Euskadin Lehentasunezko Espezializazio Adimentsu Estrategikoetan (RIS3 Euskadi) jasota dagoela. Estrategia honen arloak fabrikazio aurreratua, energia eta biozientziak dira.

Hitzarmen honen bidez OARSOALDEAk enplegu gaituagoak sortu nahi ditu, oinarri teknologikoko enpresa berriak sortu eta, halaber, martxan dauden eskualdeko enpresetan teknologia hau gehitu nahi du.

DON BOSCO GLHBIk bere aldetik teknologia hau gehitzeko aukera eskainiko die enpresei bere lehiakortasuna hobetze aldera, ekintza hauen bidez:

• Lan egiten ari diren pertsonentzako formakuntza Hobetuz edo nahieran ikastaroen bidez.

• Formakuntza hau egiaztatzen dutenek "IKASLAB" laborategiko instalazioak erabili ahal izango dituzte. Bere 3 dimentsioko 7 inprimagailu eta 2 eskanerri esker prototipoak, frogak, etab. egin ahal izango dituzte.

• Formakuntza egiten ez bada, Don Boscoko irakasleria edo ikasleria prototipoak inprimatzeaz arduratuko da.

• Inprimaketa hainbat materialetan: ABS, PLA, Malgua, Nylon, Egurra, XT, HIPS, PVA, PET,...

• Prototipoak egiteko aukera TKNIKAn IKASLABeko inprimagailu profesionalen bitartez.

• 3 dimentsioko inprimaketa teknologiari buruzko aholkularitza zerbitzu osoa eskainiko da: prototipoak, materialak, tresneriak, piezen diseinua, etab.

• Don Boscok 3D teknologian aditua den ikasleria ere badu lantokiko prestakuntza egiteko, edo heziketa dualean kontratatzeko.

Julen Mendozak, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziako Presidenteak, adierazi duenez, teknologia hau erabiltzen duten enpresek honakoak lortu ahal izango dituzte:

• Laua izatetik material izatera pasa, ukiezina dena, zerbait fisiko bihurtu.

• Probatu, testatu, sortu,... azkar eta kostu txikienarekin. Sormenerako tresna garrantzitsua da.

• Diseinu arazoak identifikatu, arazoak aurreikusi eta kostuak aurreztu.

• Material berriak, erabilerak eta ezarpenak aztertu.

• Testak, frogak eta entsegu tekniko eta funtzionalak egin, modu azkar batean eta kostu txikienarekin.

• Neurrira egindako pieza eta molde berdingabeak egin, modu azkar batean eta kostu txikienarekin.

Ekimen honetan parte hartu nahi duten enpresak Don Boscoko arduradunekin harremanetan jar daitezke:

• Carlos Lizarbe: jc.lizarbe@fpdonbosco.com

• Ibon Aranalde: i.aranalde@fpdonbosco.com

Edo honako telefonoaren bidez: 943 51 04 50 (Elektronika Departamentua 228 luzapena) (Ikaslab 162 luzapena).


Oarsoaldea