MERKATARITZA-SALTOKIAK MODERNIZATZEKO 2016KO LAGUNTZEN DEIALDIA IREKI DA

 

-          Onuradunak gutxienez azken urtebetean jarduera nagusitzat merkataritza daukaten ETEak izango dira.

-          Eskabidea aurkezteko epea 2016ko uztailaren 15ean (eguerdiko 12:00etan) bukatuko da.

-          Gutxieneko inbertsioa, establezimendu bakoitzeko ezartzen da eta , 2015eko irailaren 15a baino beranduago eginikoa izan beharko du. 

-          Laguntza motari dagokionez, kosturaren %15a izango da (B.E.Z.a gabe), ekipamenduak eguneratzeko inbertsioetarako eta %20a (B.E.Z.a gabe), informatika-ekipoen inbertsioetarako.  Ehuneko horiek puntuan igo daitezke baldin eta enpresak zenbait baldintza betetzen baditu baina diru-laguntzaren zenbatekoa ezin izango da inbertsioaren %25 baino handiagoa izan eta gehienezko diru-laguntza 12.000,00 eurokoa izango da, saltokiko eta urteko.


Oarsoaldea