Udazkeneko ibilbidea Artikutzan

Artikutza es una finca de unas 4.000 hectáreas dentro de territorio navarro y que pertenece a Donostia-san Sebastián. Se encuentra encuadrado en el Parque Natural de Aiako Harria y se accede desde Oiartzun, a través del collado de Bianditz.

 

2artik

Artikutzan zehar ibiltzea, udazkenean egin daitekeen planik hoberenetakoa dugu. Iberiar penintsula osoko eurite ugarienak  jasaten dituen paradisu natural honetan, urtaro honek eskaintzen dizkigun milaka koloreez gozatzeko garai egokiena dudarik gabe.

Ibilbidea Eskas-etik abiatzen da, Guardetxea dagoen tokitik hain zuzen. Bertatik, Bianditzeko gainera igo eta bistez disfrutatzeko etenaldia egin dezakegu, errepidean metro batzuk atzera eginez gero. Baina, gaurko honetan, Eskas-etik behera abiatzen den pista hartu eta jarraian ezkerretara dagoen ibilbidea hartzea proposatu nahi dizuegu, marka txuriak eta horiak jarraituz, Artikutzako auzora iritsi arte.

Ibilbidea zirkularra da, 11km inguru ditu (joan-etorria) eta ondo seinaleztatuta dago. Honela, Artikutzaraino jaitsiko gara, gaztainez eta pagoen hosoto eroriz osaturiko tapiza zapalduz eta amaigabeko hariztiak zeharkatuz, errekaren soinua etengabeko bidai-lagun izango dugularik.

Behin Artikutzako auzoan, zenbait baserrik, jauretxe (antzinako burdinolaren jabearena), borda,  pilotalekuak eta San Agustin ermitak osatzen dute udazken kolorez margotutako ipuinetako bazter eder hau. Leku ezin hobea etenaldi bat egiteko eta ingurugiroaz gozatzeko.  Hemendik, urtegia inguratzen duen bidea egiteko aukera dago, 6 kilometrotako ibilbide zirkular bati esker. XX. mendearen hasiera arte Artikutzako urtegia Donostiaren ur hornitzaile nagusia izan zen eta egun, erreserba moduan funtzionatzen du. Bukaera arte gerturatzeak eta une batez bertako basoen islada uretan kontenplatzea ere.

02 artikutza

Gure abiapuntura itzultzeko, Artikutza herritik ibilbide balizatua jarraituko dugu eta zubi bat igaro ondoren,  igoera aldapatsu bat hartuko dugu; segidan antzinako trenbidearen bide bera hartuz. Bide honek Eskas-era eramango gaitu berriz. Bidean errotarriak ikus daitezke, eta baita  eta baso- paisaia miresteko balkoi naturala ere. 

Eta eguna biribiltzeko, Oiartzunera bueltan, bertako ostalaritza establezimenduen eskaintza gastronomiko ezin hobeaz gozatu ahal izango dugu. Ibilaldian ordu batzuk eman ondoren ideia paregabea da Oiartzungo jatetxetariko batetara gerturatzea indarberritzeko. Bertako establezimenduek primerako kalitatea lantzen dute, sasoiko produktuetan oinarritutako ohiko sukaldaritzatik hasita, abangoardiako plateretan amaituta. 

Informazio gehiago:

www.oarsoaldeaturismoa.eus

turismoa@oarsoaldea.eus

943 494 521


Oarsoaldea