ABIAN DA HIRUGARREN URTEZ OARSOALDEAN, EKINTZAILEEI LAGUNTZEKO LANBIDEREN LAGUNTZA-DEIALDIA
Nuestra comarca cuenta con un total de 7 ayudas gestionadas a través de la Agencia de Desarrollo OARSOALDEA: de ellas 4 ayudas son para el desarrollo de ideas empresariales y 3 ayudas para impulsar la puesta en marcha de nuevas actividades empresariales
Hirugarren urtez jarraian, ekintzaileei laguntzeko deialdia abian jarri du LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak.
Egungoa bezalako ekonomia krisi testuinguru batean, hazkunde ekonomikoa, aurrerapena eta ongizatea bultzatzeko ekintzailetasuna ezinbestekoa da. Horretarako, beharrezkoa da ekintzaileei babesa eskaintzea beraien ibilbidean. Helburu horixe du hain zuzen diru-laguntzen deialdi honek; ernatze fasean dauden ideiak baliozkotzat jotzera edo eraldatzera, eta dagoeneko zehaztuta eta bideragarriak diren ideiei martxan jartzen laguntzera bideratuak. Bi kasuetan, OARSOALDEA Garapen Agentziak aholkularitza zerbitzua eskainiko die, eta aldi berean, LANBIDEk, Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzaturik, diruz lagunduko die.
Hirugarren deialdi honek, arreta berezia jarri du 25 urtez azpikoengan eta emakumeengan. Baliabide ekonomiko handiagoa jarri dute. 7 diru-laguntzetatik 2, 25 urtera heltzen ez direnentzat gordeko dira; eta gutxienez 3 emakumeri lagunduko zaio.
Onuradunek jasoko dituzten zenbatekoak:
- Enpresa-ideia garatzeko: 1.000 euro 25 urte edo gehiago dituen gizonezkoarentzat eta 1.125 euro emakumea bada; eta 1.125 euro eta 1.300 eurokoak 25 urtez azpikoentzat.
- Enpresa proiektua martxan jartzeko: 1.500 euro 25 urte edo gehiago dituen gizonezkoarentzat eta 1.725 euro emakumea bada; eta 1.725 euro eta 1.950 eurokoak 25 urtez azpikoentzat.
Eskaera aurkeztu ahal izateko, derrigorrezko baldintza izango da aurretik OARSOALDEA Garapen Agentziarekin tutorizazio prozesu bat abian jarri izana. Eskaera egiteko, ezinbestean, urriaren 19an, astelehena, eguerdiko hamabietan Oarsoaldearen Oiartzungo bulegoan egingo den tutorizazio-hasiera eta diru-laguntzen aurkezpen-bileran parte hartu beharko da (Astigarragako bidea 2 – 2. solairua. Mamut merkatalguneko bulego eraikina).
Betebeharrei, prozedimenduari, eskaerari eta abarrei buruzko informazio gehiago www.oarsoaldea.eus webgunean edo Enpresa Txikiei Laguntza Sailarekin harremanetan jarriz, 943.494.129 telefonoan edo asalaberria@oarsoaldea.eus edo esusperregi@oarsoaldea.eus helbidera idatziz.
Diru‐laguntzei buruzko informazioa:
Enpresa ideia garatzeko:
http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2015/ape_i_eusk/
Proiektuak martxan jartzeko:
http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2015/ape_p/