EUSKARAZ ESKATUTA SARIA IRABAZ DEZAKEZU OARSOALDEKO KAFETEGIETAN

 

A partir del 15 de octubre y hasta el 15 de noviembre, tomar el café en euskera en las cafeterías de Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia  tendrá premio.

2017/10/10

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta lau herrietako udal euskara sailek, elkarlanean, zozketa antolatu dute, “Euskara Oarsoaldeko Komertziora” planeko ekimen-sortaren barnean. “Kafea eta tertulia, beti natural” leloarekin kafetegien gremioa ari dira lantzen aurten. Kafetegietan euskaraz eskatzen duten bezeroei boletoak banatuko dizkiete, bete eta zozketa batean parte har dezaten.  

kafe

Lau herrietako 43 establezimenduk hartuko dute parte ekimen honetan; Errenteriako 20k, Lezoko 4k, Oiartzungo 6k eta Pasaiako 13k, kafetegian  jendaurreko idatzi, ohar nahiz elementuak euskaraz (ere) dituzten eta zozketan parte hartu nahi izan duten guztiek, hain zuzen.

Herri bakoitzean boleto bana sarituko da. Irabazleak boletoa entregatu zueneko kafetegian erabiltzeko 100 euroko saria, hain zuzen ere. Horrezaz gain, katilu sorta bat ere zozketatuko da herri bakoitzean.

Egizue kafetegietan euskaraz Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako kafetegietan eta irabazi 100 euroko gastua  doan egiteko aukera.

Animo beraz, eta ekin euskaraz egiteari, bai kafetegietan, bai gainerako establezimendu guztietan. Euskarak beti baitu saria!


Oarsoaldea