EUSKARRI TURISTIKO BERRI BATEN AURKEZPENA: DONOSTIA–ULIA–PASAIA, BI BADIEN ARTEKO IBILALDIA. ITSASERTZEKO MUSEOEN ETA PORTUEN ARTEKO IBILBIDEA

 

Hoy se ha presentado en la Factoría Marítima Albaola de Pasaia el nuevo folleto turístico “Donostia/ San Sebastián – Ulia – Pasaia, paseo entre dos bahías. Ruta entre puertos y museos del litoral”.

 

Esta ruta de unos 8km y que ofrece espectaculares paisajes, es un tramo del sendero Talaia, que transcurre entre Bidart y Donostia-San Sebastián. En ella se pueden observar las enormes paredes verticales que dominan el paisaje pasaitarra, desde el Faro de la Plata hasta el bucólico y arbolado mirador sobre el mar.

 

Natura eta kultura uztartzen dituen ibilbidea da gainera, izan ere bidean zehar aurkitzen diren hainbat museo bisitatzea proposatzen digu eskuorri honek: Aquariuma, Untzi Museoa eta San Telmo Museoa Donostian, eta Albaola, Itsas Kulturaren Faktoria eta Victor Hugo Etxea Pasaian.

Hain zuzen ere, euskarri berri hau hainbat eragile publiko eta pribatuen arteko elkarlanaren fruitu da, aurretik aipatutako museoez gain, Oarsoaldea Garapen Agentziaren, Donostia Turismoren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzari esker egin da eta.

 

                                             ulia-aurkezpena-2

 

Aurkezpenean ekimen honetan elkarlanean aritu diren eragile publiko eta pribatuetako ordezkariek hartu dute parte:

Albaola Itsas Faktoriako Raul Perez-ek Pasaiako museoen izenean hitz egin du, eragile ezberdinen arteko elkarlana nabarmenduz. “Ekintza hau elkarlan-esparruaren ikurra” dela azaldu du: bere esanetan “asmoa elkarlan-esparru honetan itsas ondarearekin eta itsas kulturarekin loturiko ekimen gehiago garatzea da, aliantzak, sinergiak eta anbizio handiagoko elkarlanak sendotuz”. Aquarium museoeko Esther Irigaray Donostiako museoen ordezkari gisa aritu da, eta lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia azpimarratu du. Bestalde, Donostia-Pasaia ibilbidean zehar kokatzen diren museoen eskaintza kulturala azaldu du.

Ekimen honetan parte hartu duten erakunde publikoen aldetik, Sergio Ekiza, Pasaiako Udaleko zinegotzi eta Oarsoaldea Garapen Agentzian kontseilariak, proposamen berri honek Pasaiara fluxu turistikoak erakartzeko balio izango duela adierazi du. Manu Narvaez Donostia Turismoaren zuzendariak berriz, euskarri berri honek Donostiaren turismo eskaintza osatzen lagunduko duela azpimarratu du. Azkenik, Denis Itxaso Kultura eta Turismo diputatuak Gipuzkoako nukleo turistiko garrantzitsuenetik, Donostiatik alegia, fluxu turistikoak Gipuzkoako beste zonaldetara zabaltzearen garrantzia nabarmendu du.

Euskarri berria Pasaiako Victor Hugo Etxea eta Albaola Itsas Faktoria museoetan, Donostiako Aquarium, Untzi Museoa eta San Telmo museoan, Donostia eta Pasaiako turismo bulegoetan eta Gipuzkoako Foru Aldundian (Gipuzkoa plazan) egongo da eskuragarri.

 

ulia-aurkezpena-1

 

 

Argazkian ezkerretik eskubira:

Raul Perez Iratxeta: Albaola Itsas Faktoria

Manu Narvaez: Donostia Turismoko Zuzendaria

Esther Irigaray: Aquariumeko Zuzendaria

Soko Romano: Untzi museoko  Zuzendaria

Susana Soto: San Telmo Museoko  Zuzendaria

Eider Calderón. Turismo Sailaren Arduraduna- Oarsoaldea

Sergio Ekiza. Pasaiako Udaleko zinegotzi eta Oarsoaldea Garapen Agentzian kontseilaria

Denis itxaso, Kultura eta Turismo diputatua

 


Oarsoaldea