Ezagutzen duzu argindar bonu soziala?
El Bono Social de electricidad es una tarifa con un descuento fijado por el gobierno sobre el Precio Voluntario Pequeño Consumidor (PVPC) que pretende proteger a los hogares con menos posibilidades económicas.
Geroz eta gehiago entzuten dira pobrezia energetikoa bezalako kontzeptuak, hau da, konfort maila egoki bat lortzeko beharrezko energia ordaindu ezin dutenen edota lortu ahal izateko gehiegizko gastua egin behar izaten duten familien egoera.
Pobrezia energetikoa fenomeno multikausala bada ere – ikuspegi zabalago batetik pobrezia bera edota giza bazterketa diren bezalaxe- pobrezia mota honen atzean dauden arrazoiak identifikatzeko garaian hiru faktore nabarmentzen dira: diru-sarrera urriak, etxebizitzaren eraginkortasun energetiko eskasa eta energiaren prezio altuegiak.
Ez da batere erraza pobrezia energetikoa definitzen duten aldagaiak finkatzea, baina %10eko pobrezia-langa erabiltzen badugu, hau da, etxeko energia-gastua diru-sarrera garbien %10 baino handigoa duten familiak pobretzat hartzen baditugu (alor energetikoari dagokionean), Gipuzkoako etxebizitzen %9,5 eta herritarren %7 egongo litzateke egoera horretan, Pobrezia Energetikoa Gipuzkoan* ikerketak dion moduan.
*http://www.behagi.eus/files/informes/pobrezia-energetikoa-ikerketa.pdf
Espainiar Estatuak eta Eusko Jaurlaritzak urtez urte jartzen dituzte martxan etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzera bideratutako laguntza-programak, IDAE eta EEE erakundeen bitartez hurrenez hurren. Etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzeak pobrezia energetikoa pairatzeko arriskua jaistea ahalbidetu dezake, baina, errealitatean, urtez urte etxebizitzen eraginkortasun energetiko orokorra hobetuz doan bitartean bataz besteko energia gastua handituz doa. Herritarrek duten konfort eskari geroz eta handiagoa eta, batez ere, energiaren prezioaren etengabeko hazkuntza daude fenomeno horren atzean.
Testuinguri honetan Estatuak 2009an Argindarraren Bonu Soziala deritzona jarri zuen martxan. Ezjakintasunagatik onuradun izan daitezken etxebizitza askok ez dute bonua kontratatua eta, horregatik, modu erraz batean zer den eta nola lortu daiteken Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziatik azaldu nahi dizuegu.
Zer da argindarrerako bonu soziala?
Argindarrerako bonu soziala Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioaren (KTBO) gainean gobernuak ezartzen duen deskontua da, baliabide ekonomiko urriak dituzten pertsonak babestea bilatzen duena.
Gaur egun Bonu Sozialarekin lor daiteken deskontua %25ea da KTBOaren aldean. Egia da bonua martxan jarri zeneko urteekin alderatuz gero deskontua nabarmen txikiagoa dela, baina etxebizitzetako ekonomientzat aurrezte handia da hala ere.
Kontutan hartu behar da etxebizitzetako energia-gastu handiena berokuntzan ematen dela, eta etxebizitza kopuru txiki batek soilik duela berokuntza elektrikoa (gipuzkoarren %31,9)
Zein baldintza bete behar dira Bonu Soziala kontratatu ahal izateko?
Bonu Soziala kontratatu ahal izateko, honako 4 baldintzak bete behar dira:
1º) KTBO tarifa (Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa) kontratatua edukitzea eta argindar kontratuaren titularrak izatea. KTBO tarifa ”erreferentziazko merkaturatzaileekin” soilik eskuratu ahal izango duzu (Ikus dokumentuaren azpikaldeko esteka)
2º) Bonu Soziala ohiko bizitokirako erabiltzea.
3º) 4 talde hauetako baten barnean egotea:
3 kW baino gutxiagoko potentzia kontratatua duen bezeroa izatea.
Prestazio minimodun pentsioduna izatea, 60 urte edo gehiagorekin.
Familia ugaria izatea.
Kide guztiak langabezian dituen etxebizitza batean bizitzea.
4º) Gobernuak ezarritako urteko eta famialiako diru-sarrera maximoa ez gainditzea:
Familiako lehenengo kidearentzat, lanbide arteko soldata minimoaren %120 (10.841€), bigarrenarentzat %70 (7.588€) eta hirugarrenetik aurrerako kide bakoitzarentzat %50 (5.420€).
Bonu Soziala eskuratu ahal izateko zure argindar banatzailearekin edota erreferentziazko merkaturatzaile batekin jarri beharko duzu harremanetan, eta aurreko lau baldintzat betetzen dituzula ziurtatzen duten dokumentuak bidali. Honako esteka honetan ikus ditzakezu erreferentziazko merkaturatzaileak eta bonu soziala eskuratzeko helbide elektronikoak
Eskaera ereduak honako helbidean eskura daitezke, dokumentuaren eranskinetan.