Ingurumenaren arloko diru-laguntzen deialdia abian jarri du Errenteriako Udalak
El plazo de presentación de solicitudes finalizará el próximo 1 de octubre.
Irailaren 1ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Iraunkortasun, Ingurumen eta Landa-Garapenaren inguruan dirua irabaztea xede ez duten erakunde eta elkarteei ekintzak gauzatzeko diru-laguntzak emateko 2015eko deialdia, José Cruz Legorburu Mendi eta Ingurumeneko zinegotziak adierazi duenez. 10.000 € bideratu dira diru-laguntza hauetara.
Agiri hauek aurkeztu behar dira:
- Elkarte edo erakundearen ordezkari batek sinatutako diru-laguntza eskaera
- Eusko Jaurlaritzaren Elkarte eta Erakundeen Erregistroan izena emanda egotearen ziurtagiria.
- Identifikazio fiskaleko Kodearen fotokopia.
- Diruz laguntzea nahi den programa edo ekintzaren memoria zehatza (epeak, metodologia, helburuak, baliabideak, aurreikusitako parte-hartzea)
- Diruz laguntzea nahi den programa edo ekintzaren aurrekontua
Hauek izango dira baloratzeko kontuan hartuko diren irizpideak:
- Proiektuaren kalitatea (40 p.).
- Udalaren ingurumen-helburuei egindako ekarpena (40 p.).
- Kalkulaturiko parte-hartze maila (10 p.).
- Jarduerara bideraturiko baliabideak (5 p.).
- Jardueraren iraupena (5 p.).
Errenteria, 2015eko irailaren 4a
José Cruz Legorburu (Errenteriako Udaleko Ingurumeneko zinegotzia/ordezkaria)