NATURA-IHESALDIAK. Mendi ibilbideak Aiako Harria Parke Naturalean
Si eres de las personas que aprovecha para salir de excursión cada vez que tiene algo de tiempo libre, no pierdas la oportunidad este verano de acercarte al Parque Natural de Aiako Harria para hacer alguna ruta.
Gure eskualdean, Errenteriako eta Oiartzungo herrietako goi lurrek osatzen dute Parke Naturala, beste 3 udalerritako lurrekin batera (Irun, Hernani eta Donostia), Bidasoa eta Urumea ibaien artean kokatzen diren mendietan zehar. Era berean, Parke Naturalak muga egiten du Lapurdi eta Nafarroako hostozabalen basoek okupatzen dituzten eremuekin.
Eremu babestu honek milaka aukera eskaintzen ditu bertan ibilbide desberdinak egiteko, zailtasun txiki (SL), ertain (PR) zein altukoak (GR). Horretaz gain, bertara hurbiltzen den bisitariak, mendi tontor batera igo eta paisaia ederrak miresteko, Añarbeko urtegiaren inguruan paseatzeko, edota hiriko joan-etorriaz ihes eginez parkeko harizti eta pagadi marduletan ibiliaz lasaitasuna arnasteko aukera izango du.
Baina Aiako Harria Parke Naturalak duen garrantzia ez da soilik bere fauna, flora eta habitat naturalera mugatzen, izan ere ondare etnografikoa eta historiaurrekoa oso aberatsa da. Ezin hobea da Errenteria eta Oiartzun arteko mugan zehar dauden mendi hauetatik barreiatuta aurkitzen den ondasun megalitiko hau. Paisaia paregabeak ikus daitezke bertatik igarotzen diren ibilbideetatik zehar.
Monumentu megalitiko hauek ikusteko hainbat ibilbide proposatzen dizkizugu:
AITZETAKO TXABALA
Udalerria: Errenteria
Ikus daitezkeen monumentu megalitikoak: Trikuharriak: Aitzetako txabala, Berrozpin I, II eta III. Txoritokietako monolitoa
LANGAGORRI – AIZPITARTEKO LEIZE-ZULOAK
Udalerria: Errenteria
Ikus daitezkeen monumentu megalitikoak: Langagorriko monolitoa, Aizpitarteko leize-zuloak
SORONDO
Udalerria: Oiartzun
Ikus daitezkeen monumentu megalitikoak: Elorritako gaineko mairu-baratzea
EGIAR-URKULLU TXIKI EGIA
Udalerria: Oiartzun
Ikus daitezkeen monumentu megalitikoak: Egiar eta Urkulluko mairu-baratzeak
OIELEKU
Udalerria: Oiartzun
Ikus daitezkeen monumentu megalitikoak: Mairu-baratzeak: Kauso I, Kauso II, Munerre, Oieleku iparra/hegoa eta Arritxurieta gaña. Gainzabal trikuarria.
BIANDITZ
Udalerria: Oiartzun
Ikus daitezkeen monumentu megalitikoak: Arritxulangaña eta Errenga mairu-baratzeak.
INFORMAZIO GEHIAGO
Errenteriako Turismo Bulegoa
Telefonoa: 943.494.521
Ordutegia uztailan eta abuztuan: 09:00-14:00/16:00-19:00
Eskuratu ibilbide megalitikoen eskuorria hemen