NATURA-IHESALDIAK. Mendi ibilbideak Aiako Harria Parke Naturalean

Si eres de las personas que aprovecha para salir de excursión cada vez que tiene algo de tiempo libre, no pierdas la oportunidad este verano de acercarte al Parque Natural de Aiako Harria para hacer alguna ruta.

 

Gure eskualdean, Errenteriako eta Oiartzungo herrietako goi lurrek osatzen dute Parke  Naturala, beste 3 udalerritako lurrekin batera (Irun, Hernani eta Donostia), Bidasoa eta Urumea ibaien artean kokatzen diren mendietan zehar. Era berean, Parke Naturalak muga egiten du Lapurdi eta Nafarroako hostozabalen basoek okupatzen dituzten eremuekin.

aarbe-web

 

Eremu babestu honek milaka aukera eskaintzen ditu bertan ibilbide desberdinak egiteko, zailtasun txiki (SL), ertain (PR) zein altukoak (GR). Horretaz gain, bertara hurbiltzen den bisitariak, mendi tontor batera igo eta paisaia ederrak miresteko, Añarbeko urtegiaren inguruan paseatzeko, edota hiriko joan-etorriaz ihes eginez parkeko harizti eta pagadi marduletan ibiliaz lasaitasuna arnasteko aukera izango du.

           historiaurreko-ibilbideak-w

Baina Aiako Harria Parke Naturalak duen garrantzia ez da soilik bere fauna, flora eta habitat naturalera mugatzen, izan ere ondare etnografikoa eta historiaurrekoa oso aberatsa da. Ezin hobea da Errenteria eta Oiartzun arteko mugan zehar dauden mendi hauetatik barreiatuta aurkitzen den ondasun megalitiko hau. Paisaia paregabeak ikus daitezke bertatik igarotzen diren ibilbideetatik zehar.

 

 

Monumentu megalitiko hauek ikusteko hainbat ibilbide proposatzen dizkizugu:

AITZETAKO TXABALA

Udalerria: Errenteria

Ikus daitezkeen monumentu megalitikoak: Trikuharriak: Aitzetako txabala, Berrozpin I, II eta III. Txoritokietako monolitoa

LANGAGORRI – AIZPITARTEKO LEIZE-ZULOAK

Udalerria: Errenteria

Ikus daitezkeen monumentu megalitikoak: Langagorriko monolitoa, Aizpitarteko leize-zuloak

SORONDO

Udalerria: Oiartzun

Ikus daitezkeen monumentu megalitikoak: Elorritako gaineko mairu-baratzea

EGIAR-URKULLU TXIKI EGIA

Udalerria: Oiartzun

Ikus daitezkeen monumentu megalitikoak: Egiar eta Urkulluko mairu-baratzeak

OIELEKU

Udalerria: Oiartzun

Ikus daitezkeen monumentu megalitikoak: Mairu-baratzeak: Kauso I, Kauso II, Munerre, Oieleku iparra/hegoa eta Arritxurieta gaña. Gainzabal trikuarria.

BIANDITZ

Udalerria: Oiartzun

Ikus daitezkeen monumentu megalitikoak: Arritxulangaña eta Errenga mairu-baratzeak.

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Errenteriako Turismo Bulegoa

Telefonoa: 943.494.521

turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

Ordutegia uztailan eta abuztuan: 09:00-14:00/16:00-19:00

Eskuratu ibilbide megalitikoen eskuorria hemen

 

 

 

 


Oarsoaldea