Gipuzkoako kostaldeko Done Jakue bidearen foiletoaren berrargitalpen berria dagoeneko eskuragarri dago
El camino cruza el monte Jaizkibel en su totalidad hasta llegar al municipio de Lezo, desde donde se accede a los cascos históricos de Pasai Donibane y Pasai San Pedro
Kostaldeko Done Jakue bidearen tartetxo batek gure eskualdea zeharkatzen du (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia). Hondarribitik, Jaizkibel mendi osoa gurutzatuta, Lezora iristen da eta hortik, Pasai Donibane eta Pasai San Pedro hirigune historikoetara. Bitxikeri bat; Pasaia udalerrian, Santiagoko bidean lur-bidea itsasoak eteten duen bidearen puntu bakarra da.
Erromesa bere bidean Euskal Kostaldetik gidatzeaz gain, liburuxka honek balio izango du gure eskualdeko leku interesgarriei buruzko informazioa lortzeko, baita gure museoetako informazioa: Albaola Faktoria, Mater Museoa eta Victor Hugo etxea eta baita haien pausora aurkitzen diren monumentuetakoa ere.
Lliburuxka guztiz doakoa da eta Errenteria (Madalen, 3) eta Pasai Donibaneko (Victor Hugo etxea. Donibane, 63) turismo bulegoetan dago eskuragarri. Era berean, www.oarsoaldeaturismoa.eus webgunean, "Informazio praktikoa - eskuliburuak deskargatu" atalean.
Info +: Eskualdeko turismo bulegoa, Errenterian - Tel. 943 494 521 – turismoa@oarsoaldea.eus