Aulki-familia berri bat, Eurohiriaren turismo eskaintza jasotzen duen web bat eta ingeniaritza-etxe talde bat: mugaz gaindiko ekimenaren lehiaketan sarituak
La Agencia transfronteriza para el desarrollo de la Eurociudad Vasca y la Cámara de Comercio Transfronteriza Bihartean entregaron ayer en Hendaia los premios a la Iniciativa Empresarial Transfronteriza eKop 2015. Se han premiado tres proyectos:
· ALGON-SOKOA, Euskal Eurohiriaren 2015eko eKop saria (3.000 €), merezimendu hauengatik: eredugarritasuna; produktuaren berritasuna, lankidetzan egina; garrantzi soziala eta inpaktu ekonomikoa lurraldean; mugaz gaindiko lankidetzaren iraunkortasuna bi enpreson artean. Produktu industriala: aulki-familia berri bat, lankidetzan ekoiztua. ALGON Irungoa da, eta egitura metalikoak egiten ditu. SOKOA Hendaiakoa, eta bulegoko altzariak egiten ditu.
· BASKLINK, accesita (1.000 €), merezimendu hauengatik: berritasuna; Eurohiriaren lurralde osoa hartzen duelarik, turismo eskaintza egiteko ahalegina; inpaktu ekonomikoa; garrantzi soziala; eta enpresa pribatuen eta administrazio publikoen arteko lankidetzaren eredugarritasuna. Bazkideak: Gaindigo kooperatiba (Oiartzungo sozietate txiki bat) eta Hazparneko Studio Waaz. Basklink (www.basklink.com) plataforma digital bat da, eta Euskal Herriko turismo-eskaintza osoa jasotzen du. Programaren xedea zera da: bisitariei, izan euskaldunak izan kanpokoak, eskaintza osoa eta eguneratua eskaintzea Euskal Herriko turismoari buruz. Basklink.com web orrian, eskualdeen araberako ibilbide tematikoak agertzen dira, eta, horrez gain, esperientziak, Euskal Herriko ikusgarrien agenda oso bat, ostatuen eta jatetxeen direktorioak eta blog bat euskal turismoari buruz. Basklink.com webeko eduki guztiak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez daude.
· INERZI, accesita (1.000 €), merezimendu hauengatik: eredugarritasuna mugaz gaindiko lankidetzan (Eurohirian kokatutako lau ingeniaritza-etxe dira); berrikuntza eta inpaktu ekonomikoa. Merezimendu bezala hartu da, orobat, etorkizunari begirako iraunkortasuna, mugaz gaindiko lankidetza hori Interes Ekonomikoko Elkarte Europar bezala eratu baita. INERZI AEIE mugaz gaindiko elkarte bat da, ingeniaritzako lau enpresaz osatua; horietako bi Iparraldean daude, eta beste biak Hegoaldean. Ekimenak helburu hau du: Iparralde eta Hegoalderako zerbitzu global eta bakar bat ematea eraikuntzaren sektorean (bai obra publikoan bai pribatuan), horrela hautsiz oraindik bizi dugun buruko muga hori.
2013ko urtean, Mugaz gaindiko Enpresa Ekimenaren Saria sortu zen, mugaz gaindiko lankidetzan dinamikoenak diren Gipuzkoako eta Iparraldeko enpresak saritzeko.
Diputatu nagusiak, Euskal Eurohiriko lehendakari gisa hirugarren edizio honetako lehen saria eman zuen.
2015eko eKop sari-emate ekitaldia Hendaian egin zen, eta Mugaz gaindiko Agentziako bi gerentzia-kideak izan dira diputatu nagusiarekin batera: Jon Peli Uriguen, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko foru diputatua, eta Jean-René Etchegaray, Euskal Kostaldea-Aturri Herri Elkargoko lehendakaria. Horiekin batera, Bihartean merkataritza ganberako lehendakaritza-kideak izan dira: Pedro Esnaola, Gipuzkoako Ganberako lehendakaria, eta Andre Garreta, Baionako Ganberako lehendakaria. Bertaratu diren guztiek Euskal Eurohiriko mugaz gaindiko eragile ekonomikoen dinamismoa nabarmendu dute.
Sariak eman aurretik, bertaratuek mugaz gaindiko lankidetzaren beste esperientzia batzuen berri izan zuten, ekonomiaren alorrean.