Oarsoaldeako Kontsumo Bulegoak gomendatzen du gasa edo argindarra kontratatzeko unean zuhurtziaz jokatzea eta arinegi ez ibiltzea
Hace ya unos años que el mercado de la energía (gas natural y luz) se liberalizó. Desde entonces, tenemos libertad para contratar el gas natural y la electricidad con las empresas comercializadoras que más nos convengan. Evidentemente, si no queremos hacer ningún cambio no hay ningún motivo para que tengamos que firmar un nuevo contrato.
Merkatua liberalizatu zenetik, bi enpresa mota daude: enpresa hornitzailea eta merkaturatzen duen enpresa.
- Enpresa hornitzailea: gas naturala/argindarra kudeatzen du eta zentraletatik kontsumo-guneetara banatzen du. Gasaz (Naturgas) edo argindarraz (Iberdrola) hornitzen gaituen enpresa da.
- Merkaturatzen duen enpresa: kontratuak kudeatzen ditu eta hornidura fakturatzen du (kobratzen digun enpresa da). Merkaturatzen duen enpresarekin kontratatzen dugu guk (Naturgas, Iberdrola, Endesa, Fenosa…).
Hornidura-kontratuak beti idatziz formalizatu behar dira, gure sinadurarekin. Telefonoz eginez gero, garrantzitsua da kopia bat eskatzea.
Egun merkatua liberalizatua dagoenez, ohikoa da deskontuak eta eskaintzak egiten dituzten saltzaileen bisitak edo telefono-deiak jasotzea merkaturatzen duen enpresa batetik bestera alda gaitezen.
Oarsoaldeako Kontsumo Bulegoak aholkatzen du kontratatzeko unean zuhurtziaz jokatzea eta arinegi ez ibiltzea, eta gomendio hauek kontuan hartzea:
- Garrantzitsua da gogoratzea ez dagoela arrazoirik deus ere sinatzeko, ez gure betiko konpainiarekin ez merkaturatzen duen enpresa berri batekin. Batzuetan, saltzaileek mota guztietako argudioak erabiltzen dituzte gu konbentzitzeko.
- Ez gara inondik inora gas/argindar hornidurarik gabe geratuko kontratu berri bat ez sinatzeagatik.
- Ez dugu datu pertsonalak dituen inolako dokumenturik (fakturak, etab.) edo/eta banku-daturik emango, eta ez dugu ezer sinatuko kontratu berri bat egin nahi ez badugu. Gure etxera eskaintza bat egitera etorri den saltzaileak eman dizkiogun datuak erabil ditzake kontratu berri bat egiteko, eta, azkenean, konpainiaz aldatzen ari garela konturatu gabe sinatuko dugu.
- Eskainitako prezioaz gain, alderdi hauek hartu behar ditugu kontuan: iraupen-konpromisoak eta zigorrak, deskontuen iraupena (ez dira mugagabeak izaten), mantentze-zerbitzuak (aparte ordaintzen dira), fakturazio-aldia, bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren kalitatea...
- merkaturatzen duen enpresaz aldatu baino lehen, enpresen eskaintzak alderatu behar ditugu eta gehien komeni zaiguna aukeratu, ematen diguten informazioan oinarrituz betiere.
- Garrantzitsua da jakitea gure etxean, telefonoz edo internet bidez egindako kontratuak 14 eguneko epean indargabetu daitezkeela. Hau da, eskubidea dugu damutzeko. Horretarako, kontratuarekin batera eman behar diguten baliogabetze-agiria erabili beharko dugu.
- Kontuz ibili behar dugu gure etxera datorren edozeini atea irekitzeko garaian. Kontuan hartu behar dugu, enpresa ezagun batetik etorri arren, ez gaudela behartuta irekitzera eta are gutxiago gure etxera sartzen uztera, ematen digun azalpena edozein dela.
Gasa edo argindarra merkaturatzen duen enpresarekin arazoren bat izanez gero, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, Amaia Agirregabiriak adierazi duenez, enpresa horren Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura jo behar dugu eta gorabehera-zenbakia eskatu. Erantzunik jasotzen ez baduzu edo erantzuna ez bada egokia, gure bulegora etor zaitezke edo 943 510 111 telefono zenbakira deitu dezakezu. Errenterian gaude, Olibet kaleko 6. zenbakian, beheko solairuan, eta gure jendaurreko ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.