“OARSOARRAK” EUSKARAREN SARIA 2013
La Comisión de Euskera de Oarsoaldea entregará el próximo 29 de noviembre por cuarto año consecutivo el premio “Oarsoarrak” Euskararen Saria. Los cuatro ayuntamientos de la comarca premian cada año, con ocasión del día Internacional del euskera, a aquellos particulares, empresas, entidades, clubes o grupos que han dado pasos destacables en la normalización del euskera en un sector concreto de la sociedad.
Aurtengo sari-emate ekitaldia Errenteriako Xenpelar etxean egingo da arratsaldeko 19:00etan eta eskualdeko lau herrietako alkateak eta zinegotziak, udal teknikariak eta euskalgintzako eragileak elkartuko dira bertan.
Asko pentsatu ondoren, epai-mahaiak dagoeneko erabakia hartua du baina ekitaldi eguna iritsi arte ez dute ezagutzera emango. Epai-mahaia honako hauek osatzen dute: Gema Ces (EHUko Irakaslea), Juan Ramon Cano (Pasaiako udaleko kultura zinegotzia), Arantxa Urbe (Ikastolako irakaslea), Josu Arruabarrena (AEKko irakaslea), Juan Ramon Makuso (filosofia irakasle eta poeta), Asier Salaberria, Oarsoaldea Garapen Agentziako teknikaria eta Ane Badiola (Ttur Ttur euskaltzaleen bilguneko teknikaria).
Ekitaldian, euskararen inguruko praktika onak saritzeaz gain, bigarren aipamen berezi bat ere egingo diote euskararen inguruan egin den ibilbide on bati.
Epai-mahaiak saritua hautatzerako orduan, beste irizpideen artean, banako, elkarte, lantoki, erakunde edo talde horrek Oarsoaldean duen eragina eta kanpora begira duen proiekzioa kontutan hartu dute.
Ainhoa Zabalo, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakaria eta Lezoko alkateak azaldu duenez, “euskara bera eta euskararen aldeko lana prestijiatzea da besteak beste sari honen xede nagusia”.