HAZI programak OARSOALDEAren bidez gazteei praktikak eskaintzen dizkie

Favorecerá el acceso al mundo laboral a 31 personas tituladas menores de 30 años que hayan finalizado sus estudios en los últimos 4 años 

La Agencia de Desarrollo Comarcal OARSOALDEA  ha puesto en marcha el programa de prácticas HAZI con el objetivo de acompañar a personas recién tituladas en su acceso al mundo laboral, favoreciendo su activación profesional y facilitando su inserción.

 

Programa hau, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen du, eta aurretik garatutako beste praktika-programa batean bildutako esperientzian oinarritzen da, zehazki, Lanpostuan Prestakuntza izenekoa; 11 urtetako ibilbidea duen programa da eta bertan 500 pertsonek baino gehiagok parte hartu dute.

Oraingo honetan, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakaria eta Oiartzungo alkatea den Aiora Perez de San Romanek adierazi duenez, Agentziako Enplegu Sailak ekintza berri hau abian jarri du ondorengo ezaugarridun pertsonei zuzendua: Erdi edota Goi Mailako Zikloa, Diplomatura, Lizentziatura edo Gradua dutenak, 30 urtetik beherakoak eta beraien ikasketak azken 4 urtetan bukatu dituztenak.

Helburua, 2013 eta 2014 urteetan, 31 gaztek lantokietan beraien lan-profilarekin erlazionaturiko praktikak gauzatzea da. Gazte askok, nahiz eta ikasketei dagokionez oso CV erakargarriak izan, zailtasunak dituzte lana aurkitzeko. Gaur egun lan eskaintza urria izateaz gain, enpresek eskarmentua duten langileak nahi dituzte baina  gazteei lehen aukera ematen ez bazaie nekez lortuko dute lan merkatuak eskatzen duen esperientzia hori eta ondorioz bertan txertatzea.

HAZI programaren bidez pertsona hauek lantoki erreal batean egindako 300 orduko praktikei esker beraien Cva osatuko dute. Aldi berean, lantokiak izendatutako instruktore bat izango dute  eta OARSOALDEAko tutore bat, lehenik hautagaiak ORVAE metodologian prestakuntza jasoko dute eta ondoren prestakuntza prozesu osoa modu egokian garatzen dela bermatuko dute gerta daitezkeen desadostasunak edo desbideraketak zuzenduaz.

Ekimen honi 2013ko maiatzean eman zitzaion hasiera. Dagoeneko lantoki desberdinekin 9 praktika-hitzarmen sinatu dira eta beste 9 pertsonek praktikak irailean hasiko dituzte.

Programan parte-hartu nahi duten pertsona nahiz enpresek informazio gehiago eskura dezakete Oarsoaldea Garapen Agentziaren Enplegu Sailean, Errenteriako bulegoan -Olibet 6, 20100- edo 943 510 200 telefono zenbakira deituz.

empleo

 


Oarsoaldea