Abian da Motxian Eby mezu lehiaketa. Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko 12 eta 16 urte arteko gazteek har dezakete parte lehiaketan gaurtik apirilaren 21a arte
La comisión de euskera de Oarsoaldea y los servicios municipales de euskera de Buruntzaldea han organizado conjuntamente el concurso de mensajes Motxian Eby 2013.
Este concurso, que ya venía realizándose en las dos comarcas de manera individual, tiene como finalidad fomentar el uso del euskera entre las personas jóvenes.
Aurtengo lehiaketan Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko 12 eta 16 urte arteko gazteek har dezakete parte eta horretarako 140 karaktere inguruko mezu bat bidali beharko dute honako galderari erantzunez:
mezu bat jaso duzu: “zmz atzokoa?” Zer erantzungo diozu?
Lehiaketan parte hartzeko honako bide hauek erabil daitezke:
- SMSak eta WhatsApp-ak 608955602 zenbakira
- E-postak motxianeby@gmail.com helbidera
- Sare sozialen bidez:
- Buruntzaldea Euskaraz Facebooken eta Twitterren
- Oarsoarrak Facebook eta Twitterren
- Motxian Eby Tuentin
Parte-hartzaileek mezuaren aurretik herria jarri beharra dute, izan ere, eskualde bakoitzean irabazle bat eta bost finalista izango baitira. Dagoeneko abian dagoen lehiaketan parte hartzeko epea 2013ko apirilaren 21ean amaituko da.
Aiora Perez de San Roman, Oarsoaldea garapen agentziako lehendakaria eta Oiartzungo alkateak adierazi duenez, eskualde bakoitzeko irabazleak 200 euroko erosketa txartela jasoko du bere eskualdeko dendetan gastatzeko. Horrez gain, 60 euroko beste bosna erosketa txartel banatuko dira eskualde bakoitzean, gainontzeko irabazleen artean.
Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 2an izango da 19:00etan Perurena auzoan, bi eskualdeek bat egiten duten lekuan.
Beraz, 12 eta 16 urte bitarte badituzu eta Oarsoaldean eta Buruntzaldean bizi bazara, hartu mugikorra eta animatu parte-hartzera!!!