“Top Esperientziak: The Basque Experience” liburuxka argitaratu du Oarsoaldeak
Oarsoaldea acaba de editar un folleto con todas sus Experiencias Top. Para aquel que quiera conocer nuestra comarca de un modo original, en Oarsoaldea encontrará un sin fin de opciones. Según ha señalado la presidenta de la agencia de desarrollo comarcal Oarsoaldea y alcaldesa de Oiartzun, Aiora Perez de San Roman, entre las “Experiencias Top” seleccionadas por la Agencia vasca de Turismo Basquetour, 7 de ellas se pueden realizar en la comarca:
Balezaleen aztarnaren atzetik: Pasaiako Ondartxo itsas kulturaren zentroan munduko txalupa zaharrenen erreplikatik, orduko arropez jantzita eta garaiko janariak partekatuz, itsasoz bestaldeko istorioak entzungo ditugu, benetako XVI. Mendeko balezale baten moduan gozatuz.
Euskal musika herrikoia: Oiartzungo Soinuenea museoan, euskal musika tradizionalaren mendeetako ondareaz disfrutatu dantzan, kantuan eta txalaparta, burrunak, txaramelak edota kainabera bezain tresna bitxiak ezagutuz eta joz.
Edertasuna barruan dago, lurpeko Euskadi: Oiartzungo Arditurri meazuloetan barrena, erromatar garaietara eramango zaituen giro magikoan sartu. Argi eta soinu efektuekin apaindutako ibilbidean zehar meazuloak, putzuak eta gainerako sekretuak deskubrituko dituzu.
Sagardoa eta itsasoa: Sagardoa eta itsasoaren arteko harreman estua ezagutzen duzu? Sagardoa nola egiten den ikasi eta menu tipikoa dastatuko duzu. Ondartxo ontziola tradizionala bisitatu eta Pasaiako badian zehar ibilbidea egiteko ontziratu, eta ehunka urte dituzten istorioez betetako txoko guztiez gozatuz.
Sukaldaritza tradizionala tailerra: Pasai Donibaneko Ziaboga jatetxeko profesionalen eskutik bizi ezazu euskal gastronomia. Primerako lehengaiak erosten eta sukaldatzen ikasiko duzu eta zuk zeuk prestatutakoaz gozatuko duzu.
Txokolatearen sekretuak: Errenteriako Casa Aramendia tailerrean sartu, txokolateaz gozatu eta bukaeran dastatuko dituzun trufak eta piruletak egin ditzakezu, txokolatearen eboluzioa eta fabrikazioa ikasten duzun bitartean.
Marinel eguna Pasaian: Arrantzale profesionalen moduan ibiliko zara. Mater atun-ontzian, arrantza-tresnak probatuko dituzu eta itsasoa zeharkatuko duzu harrapaketa hoberenaren bila. Are gehiago, Pasai Donibaneko alde zaharra, loja eta portua bisitatuko dituzu.
Esperientzia hauei esker, Oarsoaldea beste modu batean deskubritzeko aukera izango duzu: gastronomia eta musikaren bidez edo itsasoko zein lurpeko bazterrak arakatuz. Gainera, helduen eta haurren neurrira egindako eguneko jarduerak dira hauek.
Esperientzia hauek sustatzeko liburuxka eskualdeko turismo bulegoetan eta www.oarsoaldeaturismoa.eus web orrian eskura daiteke. Aukera ezazu gustukoen duzun esperientzia eta anima zaitez familia eta lagunekin etortzera.
Oarsoaldea bisitatzea ez da nahikoa, bizi gaitzazu!
Informazio gehiago:
Oarsoaldea Eskualdeko Turismo Bulegoa - 943 494 521 – turismoa@oarsoaldea.eus