2024KO UDAZKENEKO KUXKUXEROAK
Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan dabiltzan eskualdeko lau herrietako 12-18 urte arteko gazteei eskaintzen zaizkie saio horiek.
Xsakara rap abeslari gaztea izan zen azaroaren 8an Pasaiako gazteekin.
Bestetik, egun berean, Lur Errekondo kirolaria Oiartzungo gazteekin egon zen.
Saio hauetan euren ibilbide profesionalaren eta bizipen pertsonalen berri ematen diete pertsona ezagunek gazteei eta horiek, haiei egiteko dituzten galderak prestatuta eramaten dituzte. Solasaldi ireki eta atsegina sortu ohi da gehienetan.