Oarsoaldea eskualdeko turismo sektoreko 20 enpresek kalitate turistikoan eta teknologia berrien erabileran bereizgarriak lortu dituzte

 

Según nos informa Amaia Agirregabiria, alcaldesa de Pasaia y presidenta de la Agencia de Desarrollo Comarcal Oarsoaldea, un total de 20 empresas del sector turístico han participado en diferentes programas para mejorar su competitividad y han obtenido la distinción correspondiente.

SICTED programa, Kalitate Turistikoarekin konpromisoa

Oarsoaldea eskualdeko sektore turistikoko 17 enpresek lortu zuten pasa den urtean SICTED –kalitate turistikoarekin  konpromisoaren ziurtagiria, Oarsoaldea eskualdeko Garapen Agentziaren Turismo Sailak abian jarritako programaren bidez, eta Basquetour Euskal Turismo Agentziaren laguntzaz. Programaren helburua sektoreko enpresetan kalitate turistikoa ezartzea eta hortaz enpresen lehiakortasun turistikoa hobetzea da.

Honela, kalitate turistikoaren ziurtagiriak lortu dituzten enpresak mota ezberdinetakoak dira, guztiak sektore turistikoan lan egiten dutelarik: ostatuak (Peluaga nekazalturismoa eta Arritxulo aterpea Oiartzunen eta Errekalde hotela Lezon), museoak (Albaola Faktoria eta Mater Pasaian, Soinuenea Oiartzunen), zerbitzu turistikoak eskaintzen dituzten enpresak (Paintball Jaizkiball, Ekoinfo gida turistikoak), jatetxeak (Ziaboga, Casa Camara, Txulotxo eta Nicolasa Pasaian, Irrintzi taberna Errenterian), Pasaiako Talur Servis garraio-enpresa, eta azkenik Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako turismo bulegoak.

Enpresa hauek guztiek, estatu mailan ezaguna den Kalitate Turistikoarekin Konpromisoa - SICTED deritzon zigilua lortu ahal izateko, lan-prozesu osoan zehar doako formazioa eta Oarsoaldeako kalitateko teknikari baten laguntza pertsonalizatua jaso dute. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzari esker, programak enpresentzat ez du koste ekonomikorik izan.

 

IKTen erabileran jardunbide egokien programa

Enpresen lehiakortasun turistikoa hobetzeko beste programa bat da, Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilpen egokiaren bitartez. Programa hau 10 eskualdeko enpresetan ezarri da 2014an zehar, hau ere Oarsoaldea eskualdeko Garapen Agentziaren Turismo Sailaren eskutik eta Basquetour Euskal Turismo Agentziaren laguntzaz

Programa honetan ere enpresa partaideek lan-prozesu osoan zehar doako prestakuntza eta Oarsoaldeako lehiakortasun teknikari baten laguntza pertsonalizatua jaso dute, eta guztiek lortu dute bereizgarria: Añarre Zarra nekazalturismoa (Errenteria), Paintball Jaizkiball (Errenteria), Berri-Versalles (Errenteria) eta Errekalde (Lezo) hotelak, Soinuenea (Oiartzun) eta Mater (Pasaia) museoak, Ziaboga jatetxea (Pasaia) eta Egiluze sagardotegia (Errenteria),  Ekoinfo gida turistikoak eta Pasaiako turismo bulegoa.

2015 urtean zehar Oarsoaldeak eskualdeko enpresetan 2 programa hauek lantzen jarraituko du, enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuz eta horrela eskualdea kalitatezko destino turistiko bezala indartuz.

  arritxulo-kalitatea


Oarsoaldea