COVID19 dirulaguntzak pertsona, enpresa, automo eta ekintzaileentzat.

Los ayuntamientos de Oarsoaldea -Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia-, a través de su agencia de desarrollo, ofrecerán su ayuda a todos estos colectivos informándoles de las ayudas publicadas y apoyándoles en la preparación de las solicitudes.

 

Konfiantza dugu pertsonengan eta haien sendotasunean, eta ziur gaude, gizarte osoarekin lankidetzan, egoera honi aurre egitea lortuko dugula. Zentzu horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik eskualdeko Udalek ere egoera hauetan babesa eman nahi dizuegu, horretarako ditugun ahalmenekin.

Foru Aldundia lurralde mailan dispositibo bateratu bat abian jartzen ari da dirulaguntzen berri emateko eta Oarsoaldea eskualdean, Garapen Agentziaren bitartez, informazioa, hartu beharreko neurri ekonomikoei buruzko orientazio aktiboa eta horiek eskatzeko laguntza eskainiko da.

Era berean, zuen egungo problematika zein den azaltzeko aukera eskaini nahi dizuegu, zuen errealitatea erakunde publikoetara helarazten laguntzeko, modu konprometituan.

Kontsultak egiteko, laguntzak eskatzeko eta/edo zuen galderak edo egoerak azaltzeko, leihatila bakarra egokitu dugu: covid19laguntzak@oarsoaldea.eus // 943 494129 ; gure ustez, oso lagungarria izan daiteke.

Haren bidez, zuen mezuei erantzungo diegu eta harremanetan jarriko gara, kasu bakoitzean irtenbide egokiena ematen laguntzeko.

Horrez gain, gure webgunearen bidez, argitaratzen ari diren laguntzei buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzue. Informazioa eguneratuz doa, neurri ekonomiko berriak argitaratzen diren neurrian.

Orain, inoiz baino gehiago, elkartu eta elkarlanean aritu behar dugu krisi honi aurre egiteko.

Gora bihotza! Denon artean lortuko dugu.

  ccbanner-covid19-eusktxiki


Oarsoaldea