EUSKALTEGIETAKO IKASLEEK EUSKAL ZINEMAGINTZA AZTERTUKO DUTE
Los seis euskaltegis de la comarca ofrecerán durante estos días unos talleres sobre el cine vasco de la mano de Rubén Rosas, director de la película “Atsolorra”. “Atsolorra” ganó el premio al mejor corto en euskera en la pasada edición de IKUSKA.
Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.
2019 urteko otsaileko egutegia
Otsailak 18
Non: Txirrita AEK (Pasai Antxo)
Ordua: 19:00 - 21:00
Otsailak 20
Non: Xenpelar AEK (Errenteria)
Ordua: 20:00 - 22:00
Otsailak 26
Non: PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia)
Ordua: 17:00 - 19:00
Otsailak 27
Non: Oroitzene AEK (Lezo)
Ordua: 18:00 - 20:00
Otsailak 28
Non: Intxixu AEK (Oiartzun)
Ordua: 16:00 - 18:00