HAZILAN programan izena emateko epea luzatu da urtarrilaren 25 arte.
Todavía estás a tiempo, no pierdas esta oportunidad. Se amplia el plazo de inscripción hasta el 25 de enero. Dirigido a jóvenes de entre 20-44 años.
Tenemos que buscar aquello que nos hace diferentes y especiales, encontrarlo y potenciarlo. HAZILAN te ayudará en este camino. Más del 85% de lxs participantes han encontrado trabajo. ¡Infórmate y comparte!
“Nahiz eta formakuntza izan, ez dut nire lan egoera hobetzen, zer gehiago egin dezaket?” Hazilan egitasmoak lagun zaitzake.
Aurreko edizioetan lortutako arrakasta dela eta, Garapen Agentziak eskualdean egitasmoa errepikatuko du, gaur egun hainbat pertsonek beraien buruan darabilten galdera horri erantzuna emanez.
Desberdin eta berezi egiten gaituen hori bilatu behar dugu, aurkitu eta sustatu. HAZILAN ekimenak bilaketan lagunduko gaitu, gaitasun pertsonal eta profesionalerako 80 ordutako hasierako ikastaro batekin eta ondoren, norbere profil profesionalarekin lotura duten enpresatan aldi baterako praktikak egiteko aukera eskainiz.
Aurreko deialdietan lortutako emaitzek egitasmo hau bermatzen dute. 131 pertsona dira jada Hazilan egitasmoaren aldeko apustua egin dutenak. Pertsona hauetatik %85etik gora lan munduan txertatzea lortu dute eta balorazio oso baikorra egin dute, ekimen honek jarrerak aldatzen lagundu baitie eta baita lana bilatzerako orduan motibazioa eta segurtasuna areagotzen ere.
Baldintzak eta izen-emate epeak.
Aurreko edizioetan bezalaxe, HAZILANen parte hartzeko baldintzak hauek dira: 20 eta 44 urte bitarteko Goi Mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduta, langabezian edo jardunaldi erdiko kontratua izatea.
Izen-emate epea zabalik dago urtarrilaren 25 arte. Interesa duten pertsonei elkarrizketa pertsonala egingo zaie profila, interesa eta egitasmorako egokitasuna baloratzeko.
Oarsoaldeatik baldintzak betetzen dituzten guztiak izena ematera animatu nahi ditugu. Informazio gehiago nahi duenak 943 510 200 telefono zenbakira hots egin dezake edota olibet@oarsoaldea.eus helbide elektronikora idatzi.
- Eusko Jaurlaritzak onarturiko egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena, eta Garapenek kudeatuko duena.
- Guztira 20 garapen agentziek parte hartuko dute. Oarsoaldean Eskualdeko Garapen Agentziak kudeatuko du.
- Egitasmoaren aurrekontu totala 6.000.000 eurokoa izango da. Oarsoaldeakoa 300.000 euro ingurukoa.
- Egitasmoaren helburua 2016-2020 urteetan 5.000 gazte bere lan txertatze prozesuan laguntzea izango da eta horietarik %55a emakumezkoak izango dira.
- 5 urtetako iraupena izango du, urtez urteko deialdi bidez.
Programari buruzko informazio gehiago: hazilan.eus