“SAREAK EHUNTZEN GIPUZKOAN, LANERATZEKO ENPRESAK SORTZEKO” AURKEZPENA

Otsailaren 27an, Bitteri Kultur Etxean (Hernani,) Gizatea elkarteak burututako ERNETU proiektuaren aurkezpen ekitaldia egingo da.

Proiektuaren helburua laneratzeko enpresak arlo publikotik eta pribatutik bultzatzeko moduak ezagutaraztea eta sentsibilizatzea da, enplegu inklusiboa sustatuz.

 

Kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak laneratzeko eta gizarteratzeko profesionalei, administrazio publikoko politikari eta teknikariei, laneratzeko enpresak sustatzeko interesa duten erakundeei, laneratzeko enpresen eta haien erakunde sustatzaileei eta, oro har, gizarteratzeko interesa duten pertsona guztiei, gizarteratzeko enpresa eta ekonomia sozial eta solidarioei zuzenduta dagoen jardunaldi honetan, ERNETU proiektuaren lana eta emaitzak aurkeztuko dira.

Toki-administraziotik laneratzeko enpresak sustatzeko eta sortzeko esperientzien inguruan ezagutzeko eta hitz egiteko aukera izateaz gain, laneratzeko enpresak lurraldeko gizarte-eraldaketarako eragile gisa duen zeregina ere ezagutuko dugu.

Horretarako hainbat hizlari izango dira bertan, eta tartean, Oarsoaldea Garapen Agentziako Fernando Nebreda gerentea.“Lankidetza esperientziak lurraldetik” lan mahai teknikoan Nebredak  "Badia Berri: eskualdeko udalen konpromisoa Garapen Agentziaren bitartez" hitzaldia eskainiko du.

Bertan izena emateko