#GureMarket. "ELIKAGAIEN SEGURTASUNA KORONABIRUS GARAIAN". Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako Webinar finantzatua uztailaren 7an.
Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziak, Debegesa eta Tolosaldea Garatzen agentziekin batera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatutako Gure Market proiektuaren barruan, elikagaien industriari zuzendutako hirugarren webinarra antolatu du.
ELIKAGAIEN SEGURTASUNA KORONABIRUS GARAIAN:
Datorren asteartean, uztailak 7, goizeko 10:00etatik 11: 00etara, Esther Plagaro Sierra eta Jon Badiola Totorikaguena LAIATEK-eko elikagaien segurtasun eta kalitateko aholkulariek, biak elikagaien zientzia eta teknologian lizentziatuak, eta dietetika eta giza elikaduran adituak, koronabirusaren transmisioa prebenitzeko zenbait gomendio emango dizkigute.
Webinarra elikagaien sektorean lan egiten duen edonorentzat da: elikagaien industria, saltoki txikiak, cateringa, taberna, jatetxea, etab.
Informazioa eta prestakuntza ezinbestekoak dira jardunbide egokiak ezartzeko eta pertsonak babesteko.
- Hizlariak: Esther Plagaro Sierra/Jon Badiola Totorikaguena
- Data: martes 7 de julio
- Ordua: 10:00-11:00
- Izen-ematea: https://forms.gle/22bN1zJxFbKYmwo16
- Plataforma: Zoom
Jexux Leonet Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziako presidenteak gonbita egin nahi die elikagaien industriarekin zerikusia duten pertsona eta enpresa guztiei, antolatuko diren webinar eta ekintzetan parte har dezaten; izan ere, sektorea berrasmatu eta indartzeko gakoak eman ditzakete eta, horrela, Oarsoaldeko eskualdeko ekonomia eta gizarte ongizatea hobetu. Era berean, gogorarazi nahi du, laguntzen edo diru-laguntzen kudeaketan edozein kontsulta, zalantza edo laguntza jasotzeko, agentziara jo dezaketela Oarsoaldeak horretarako jarri dituen bitartekoen bidez.
Telefonoa: 943 494 129
WhatsApp: +34 943 494 129
+ info: www.oarsoaldea.eus