Euskara Zerbitzua
Euskara hauspotuz
Euskara hauspotuz
Oarsoaldeko lau herrietan, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia, euskararen ezagutza eta erabilera txoko guztietan areagotzeko lanean gabiltza.
Eskualdeko lau udalak 1994az geroztik elkarlanean dabiltza, beraien indarrak bateratuaz. Elkarlan hori, egun, Oarsoaldea Garapen Agentziaren sail batean gorpuzten da, eta, bere antolaketa moldeari esker, gizarte mugimenduekin ere koordinatuta jorratzen ditu euskara normalizazio programak eta ekimenak. Izan ere, eskualde mailako Euskara Batzordean eta arlokako lan-mahai, gune edo foroetan parte hartzen dugu.
Gure lehentasunak
Haur eta gazteen euskararen erabilera handitzea.
Horretarako, bi multzo horietan eragina duten esparruetan eta haiekin harreman zuzena duten eragileekin ari gara; gurasoak, aisialdia eta ikastetxeak. Komunikazio eta sentiberatze lanak biltzen edo lotzen ditu egitasmo guztiak.
Merkataritza-ostalaritza eta lan-munduaren euskalduntzean eta helduen euskalduntze alfabetatzean ere eragiten ari gara.
Ezagutu gure egitasmo guztiak
Udaletako doako itzulpen zerbitzuak
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eskualdeko lau udalen laguntzarekin, testuen doako itzulpen zerbitzuak eta hizkuntza aholkularitza eskaintzen ditu merkatarientzat, ostalaritza langileentzat eta enpresentzat.
Halaber, saltokietan eta ostalaritza establezimenduetan jartzen diren kartelak ("Merkealdia", "Zabalik- itxita" edo "Oraintxe nator / vuelvo enseguida") Oarsoaldeko Euskara Zerbitzuaren bitartez eskura daitezke.
Oarsoaldeko Euskara Batzordea
Oarsoaldeko Euskara Batzordea euskararen erabilera sustatzeko lanean aritzen da hainbat alorretan: familia, gazteak, haurrak, lan mundua, irakaskuntza, merkataritza eta aisialdia (kirola, eta abar). Horretarako, eskualdeko lau udalerrien laguntza du. Udalerri bakoitzaren Euskara Zerbitzuarekin lankidetzan aritzen da Oarsoaldeko Euskara Batzordea.