2.B. Araudi aplikagarria

OARSOALDEA sozietate anonimoa da eta, nagusiki, Merkataritza Erregistroan inskribatutako estatutuek nahiz Kapital Sozietateei buruzko Legeak, uztailaren 2ko 1/2010 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartutakoak, xedatutakoaren arabera arautzen da.

Kontratazioaren arloan, OARSOALDEAri Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legea, azaroaren 8ko 9/2017 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartutakoa, aplikagarria zaio, 63. artikuluan xedatutakoarekin bat. .

Kontratatzailearen profilaren barruan, kontratazio-organoaren kontratu alorreko jarduerari buruzko edozein datu edo informazio sartu ahal izango da, hala nola, informazioa emateko iragarkiak, lizitazio irekiak nahiz hasita daudenak eta haiei buruzko informazioa, programaturiko kontratazioak, esleitutako kontratuak, deuseztatutako prozedurak, eta bestelako orotariko informazio baliagarria, hala nola, kontratazio organoarekin harremanetan jartzeko erabil daitezkeen kontaktu puntuak eta komunikatzeko bideak. Horrez gainera, kontratuen esleipena argitaratuko da.

2018tik aurrera, OARSOALDEAko kontratatzailearen profila Kontratazio Publikoa Euskadin izeneko plataforman dago jasota.

Oarsoaldeak tramitatzen dituen kontratuei buruzko informazioa, ondoko esteka honen bidez eskuratu ahal izango da: Kontratazio Publikoa Euskadin: Kontratazio Publikoa Euskadin - Contratación Pública en Euskadi Tratamendu Jardueren Erregistroa dugu eta hemen dago eskuragarri.

Bestalde, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra – DBEO bete beharra du garapen agentziak eta, Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) 30. artikuluan definitzen duen moduan. Tratamendu Jardueren Erregistroa dugu eta hemen dago eskuragarri.

Horrez gain, garapen agentziaren estatutuak hemen daude eskuragarri.