PERTSONAK
Pertsonak
Arreta pertsonalizatua herritarren beharretara egokitzeko
Arreta pertsonalizatzeko asmoz, herritarren beharretara egokitzen gara Oarsoaldean. Pertsonentzako gure zerbitzuak honako hauek dira: pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, bereziki ahulenena, ekintzailetza, prestakuntza, diru-laguntza ekonomikoak, energia-bulegoa, kontsumoa, turismo-bulegoak, eta etxebizitza birgaitzeko zerbitzuak. Euskararen normalizazioaren aldeko inertzietan eragiteko ere lan egiten dugu, besteak beste. Behekaldean zenbait zerbitzu ikusi ditzakezu.
Pertsonei Zerbitzuak
ENPLEGU ZERBITZUAK
Oarsoaldea eskualdean enplegu aukerak sortzea eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzea da gure xedea.
PRESTAKUNTZA ETA ENPLEGUA
Gure prestakuntza eskaintza edo kurrikuluma eguneratzeko gurekin harremanetan jar zaitezke.
ZURE ENPRESA SORTU NAHI BADUZU
Ideia bat baduzu eta enpresa proiektua abian jartzeko eman beharreko urrats guztiak jakin nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan.
ETXEKOLAN ZERBITZUA
Etxeko-lanerako edo zaintzarako pertsona bat behar duten familia edo partikularrak dira eta bestetik, etxeko-lanetan edo zaintzan lan egin nahi duen edo lanean dabilen edonor.
GURE ESKUALDEA EZAGUTU NAHI BADUZU
Museoak, natura-irteerak, aisialdirako planak... Ezagutu itzazu gure proposamenak!
OARSOALDEKO ENERGIA BULEGOA
Arreta pertsonalizatua, irekia eta doakoa eskaintzen dugu: etxeko fakturak optimizatzeko laguntza, aholkuak, dirulaguntzak, prestakuntza...
ETXEBIZITZA BIRGAITZEKO ZERBITZUA
Hiria birgaitzeko zerbitzu integrala eskaintzen dugu, herritarrak eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeak dakartzan abantailez kontzientziatzeko.
ALOKAIRU SOZIALA BEHAR DUT
Etxejabeentzako eta maizterrentzako informazio eta bitartekaritza lanak egiteko zerbitzua: tramiteak, kudeaketa, dirulaguntzak...
KONTSUMO BULEGOA
Kontsumitzaileen eskubideak babesten ditugu. Gure kontsumo bulegoan zure eskubideen eta betebeharren berri emango dizugu ondasun bat erosi aurretik edo zerbitzu bat kontratatzen duzunean.
EUSKARA ZERBITZUA
Oarsoaldeko lau herrietan, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia, euskararen ezagutza eta erabilera txoko guztietan areagotzeko lanean gabiltza.