ENERGIA
OTEI - Oarsoaldeko Trantsizio Energetiko Industriala
OTEI, zure enpresan zer egin?
Oarsoaldea eskualdeko enpresetan energia berriztagarrien erabilera eta ura ondasun ekonomiko urri gisa modu eraginkorrean kudeatzeko programa.
Energia eta ura aztergai enpresetan
Zertan laguntzen die OTEI programak enpresei?
Kostuak murriztu
Enpleguari eusteko laguntza
Ingurumenean hobekuntzak
Zure enpresak kontzientzia ekologikoa duela erakustarazi
Laguntzak eta dirulaguntzak
Agenda 2030
Produktu eraginkorrak garatu eta eskaini
Horniduraren hobekuntzak
Zergatik OTEI?
Kostuak, energiarenak bereziki, gure enpresen egungo kezka garrantzitsuenetako bat izaten ari dira, eta hori agerian utzi dute Oarsoaldea Garapen Agentziak indarrean duen OARSOALDEA SUSPERTUZ egitasmoaren baitan enpresetatik jaso dugun informazioan.
Oarsoaldea eskualdeko enpresetan trantsizio energetikoa ahalbidetu eta bidean laguntzeko OTEI programa jarri dute abian eskualdeko lau udalek Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailaren laguntzarekin.
Agenda 2030arekin bat eginez
Ura ere aztergai
Enpresetan egingo diren azterketan ura ere izango da aztergai, enpresaren barruan egiten den kudeaketa ikuspuntu ekonomikotik aztertuz.
Enpresa askok ez dute ematen urak baliabide gisa duen benetako balioa, eta, beraz, ez dute haren kudeaketan sartuta. Produktuen manufaktura, itsaso eta ibai bidezko salgaien garraioa, elikagaien industria edo industria kimikoa dira uraren erabilera intentsiboa duten sektoreen adibide batzuk. Arreta handiagoa eskaini behar diogu, urarekin lotutako arriskuek eragin handia izan baitezakete erakundeen etorkizuneko errentagarritasunean. Baliabide horren kudeaketa zuzena eta iraunkorra lehiarako abantaila bihur daiteke, adibidez, ekonomia zirkularra ezartzen hastean, ura berrerabili eta baliabide gisa berreskura daitekeen zerbait dela ikusiz.
Baina nire enpresan ez dugu energia asko behar!
Energia-kostuek produkzioaren guztizko kostuetan duten eragina sektorearen eta enpresa motaren araberakoa da. Baina energia partida nagusietako bat ez den enpresetan ere, garrantzitsua da energia eraginkortasunez administratzea. Enpresek aurrezteko ahalmen handia dute eta Oarsoaldea garapen agentziak lagundu nahi die, enpresa-eredu energetikoa aldatzeko aukera emanez.
45 plaza
Programan plazak mugatuak dira: 45 enpresek izango dute programan parte hartzeko aukera.
Programan parte hartzeko bideak
OTEI programan parte hartu nahi duten enpresek beraien doako analisia hemen eskatu dezakete edo Oarsoaldea garapen agentziarekin harremanetan jarriaz: 943.494.129 * dmunoz@oarsoaldea.eus.