OTEI-Energetikoki Iraunkorra eta Eraginkorra
OTEI - Oarsoaldeko enpresak eraldatuz: Energetikoki Iraunkorra eta Eraginkorra den etorkizuna
OTEI, zure enpresan zer egin?
Energia berriztagarriarekiko eta ekonomia zirkularrarekiko interesa hazi egiten da eskualdean, eta iraunkortasunerako eta enpresa eraginkortasunerako
bidea markatzen du.
Enpresetan plan eta jarraibide pertsonalizatuak
Zure enpresarentzat intereseko informazioa
Fiskalitate ekologikoa
Enpresetan gomendioak
Laguntzak
OTEI Foroa
Aldea egiteko prest?
Energia- eta ingurumen-efizientzia interesatzen bazaizu, eta balio erantsia eskaini nahi baduzu denok erantzule garen trantsizio energetiko batean, jar zaitez harremanetan Oarsoaldearekin. Pertsonak, erakundeak, enpresak, elkarteak (auzotarren elkarteak, merkataritza,...), kooperatiba, sozietate zibila, jabeen erkidegoa, legedia ezagutzen duten pertsonak... guztiok batu dezakegu indarra eta bakoitzak bere aldetik lor dezakeena baino eragin handiagoa lortuko dugu, energia garbiagoa sustatuz.
Trantsizio energetikoan interesa baduzu eta ikasi, zerbait eman edo talde batean parte hartu nahiko bazenu, bete formulario hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Agenda 2030arekin bat eginez
Ura ere aztergai
Enpresetan egingo diren azterketan ura ere izango da aztergai, enpresaren barruan egiten den kudeaketa ikuspuntu ekonomikotik aztertuz.
Enpresa askok ez dute ematen urak baliabide gisa duen benetako balioa, eta, beraz, ez dute haren kudeaketan sartuta. Produktuen manufaktura, itsaso eta ibai bidezko salgaien garraioa, elikagaien industria edo industria kimikoa dira uraren erabilera intentsiboa duten sektoreen adibide batzuk. Arreta handiagoa eskaini behar diogu, urarekin lotutako arriskuek eragin handia izan baitezakete erakundeen etorkizuneko errentagarritasunean. Baliabide horren kudeaketa zuzena eta iraunkorra lehiarako abantaila bihur daiteke, adibidez, ekonomia zirkularra ezartzen hastean, ura berrerabili eta baliabide gisa berreskura daitekeen zerbait dela ikusiz.
Baina nire enpresan ez dugu energia asko behar!
Energia-kostuek produkzioaren guztizko kostuetan duten eragina sektorearen eta enpresa motaren araberakoa da. Baina energia partida nagusietako bat ez den enpresetan ere, garrantzitsua da energia eraginkortasunez administratzea. Enpresek aurrezteko ahalmen handia dute eta Oarsoaldea garapen agentziak lagundu nahi die, enpresa-eredu energetikoa aldatzeko aukera emanez.