OARSOLAN enplegu zerbitzuak
OARSOLAN Enplegu eta Inklusio Zentroa
Zuretzat lan aukerak bilatu eta sortzeko gunea
Zer eskaintzen du Oarsolan Enplegu eta Inklusio zerbitzuak?
Oarsoaldea eskualdean enplegu aukerak sortzea eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzea da gure xedea.
Gure eskualdeko enpresekin dugun hurbiltasuna dela eta, lan merkatuko beharrak ezagutzen ditugu eta lan eskaintzak aztertzeko aukera izango duzu.
Gure prestakuntza eskaintza ezagutzeko gurekin harremanetan jar zaitezke.
Orientazioa eskaintzen dizugu zure lan ibilbidea berriz definitu eta zure laneratzean laguntzeko. Enpresak langile kualifikatuekin konektatzeko bitartekaritza-zerbitzu bat ere badugu. Eskualdeko enpresekin harreman estua dugu haien beharrak ezagutzeko.
Ideia bat baduzu eta enpresa proiektua abian jartzeko eman beharreko urrats guztiak jakin nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan.
Etxeko-lanerako edo zaintzarako pertsona bat behar duten familia edo partikularrak dira eta bestetik, etxeko-lanetan edo zaintzan lan egin nahi duen edo lanean dabilen edonor.
Inklusio proiektuak
kolektibo zaurgarrien gizarteratze eta laneratzea sustatzeko proiektua, zeinaren bidez margolaritza arloko 100 orduko prestakuntza teknikoa, zeharkako prestakuntza, 6 hilabeteko kontratazioa eta prozesu guztian zehar akonpainamendua eskaintzen den.
Auzolan Gune Berdeak
Kolektibo zaurgarrien gizarteratze eta laneratzea sustatzeko proiektua, zeinaren bidez gune berdeen mantentze lanetarako100 orduko prestakuntza teknikoa, zeharkako prestakuntza, 6 hilabeteko kontratazioa eta prozesu guztian akonpainamendua eskaintzen den.
kolektibo zaurgarrien gizarteratze eta laneratzea sustatzeko proiektua, zeinaren bidez industria arloko 100 orduko prestakuntza teknikoa, zeharkako prestakuntza, 6 hilabeteko kontratazioa eta prozesu guztian zehar akonpainamendua eskaintzen den.
Zailtasunak dituzten kolektiboak lanean gizarteratzea eta lan munduratzea, eta, aldi berean, inguruko enpresei irtenbidea eskaintzea helburu dituena. Guraso bakar diren familietako emakumeekin esku hartzen du batez ere.
Eskualdeko Inklusio Sarearen proiektuak
Oarsoindustria
kolektibo zaurgarrien gizarteratze eta laneratzea sustatzeko elkarlaneko proiektua, zeinaren bidez INDUSTRIA arloko prestakuntza teknikoa, zeharkako prestakuntza, prestakuntza bekak eta prozesu guztian zehar akonpainamendua eskaintzen den.
Oarsobirzikla
kolektibo zaurgarrien gizarteratze eta laneratzea sustatzeko elkarlaneko proiektua, zeinaren bidez BIRZIKLAPENA inguruko prestakuntza teknikoa, zeharkako prestakuntza, prestakuntza bekak eta prozesu guztian zehar akonpainamendua eskaintzen den.
Oarsosukalde
kolektibo zaurgarrien gizarteratze eta laneratzea sustatzeko elkarlaneko proiektua, zeinaren bidez SUKALDARITZAren inguruko prestakuntza teknikoa, zeharkako prestakuntza, prestakuntza bekak eta prozesu guztian zehar akonpainamendua eskaintzen den.
Oarsoiturgin
kolektibo zaurgarrien gizarteratze eta laneratzea sustatzeko elkarlaneko proiektua, zeinaren bidez ITURGINTZAren inguruko prestakuntza teknikoa, zeharkako prestakuntza, prestakuntza bekak eta prozesu guztian zehar akonpainamendua eskaintzen den.
Oarsozaintza
kolektibo zaurgarrien gizarteratze eta laneratzea sustatzeko elkarlaneko proiektua, zeinaren bidez ZAINTZAren inguruko prestakuntza teknikoa, zeharkako prestakuntza, prestakuntza bekak eta prozesu guztian zehar akonpainamendua eskaintzen den.
Oarsogarbi
kolektibo zaurgarrien gizarteratze eta laneratzea sustatzeko elkarlaneko proiektua, zeinaren bidez GARBIKETAren inguruko prestakuntza teknikoa, zeharkako prestakuntza, prestakuntza bekak eta prozesu guztian zehar akonpainamendua eskaintzen den.
Oarsoarrain
kolektibo zaurgarrien gizarteratze eta laneratzea sustatzeko elkarlaneko proiektua, zeinaren bidez ARRAINDEGI arloko prestakuntza teknikoa, zeharkako prestakuntza, prestakuntza bekak eta prozesu guztian zehar akonpainamendua eskaintzen den.
Oarsoharagi
kolektibo zaurgarrien gizarteratze eta laneratzea sustatzeko elkarlaneko proiektua, zeinaren bidez HARATEGI arloko prestakuntza teknikoa, zeharkako prestakuntza, prestakuntza bekak eta prozesu guztian zehar akonpainamendua eskaintzen den.
Enplegua berritzeko eta gizarteratzeko proiektua
Mugaz gaindiko enplegu-programa bat da, 18 urtetik gorako langabetuentzat. Bertan, zuraren lanbidea ikasiko dute baserri bat birgaituz eta enpresa batean esperientzia lortuz. Urdax-Dantxarinean (Nafarroa) egingo da 2025eko ekainera arte, eta prestakuntza frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz eskainiko da, ziurtagiri profesionalez gain.
DSBE jasotzen baduzu edo lan-baimenik ez baduzu, zure egoera erregularizatzen eta enplegua lortzen lagunduko dizugu. SOS Arrazakeriarekin eta Lanbiderekin elkarlanean ari gara, enpresekin harremanetan jarriz eta prozesu osoan zuri aholkuak emanez. Prestakuntza, enplegagarritasun-diagnostikoa eta laneratzea hobetzeko laguntza jasoko dituzu.
Enplegu-poltsa bat eskaintzen du, etxeko langileen eta horrelako langile bat behar dutenen arteko konexioa errazten duena; baliabide-sare bat, funtsezko prestakuntzetara eta laguntza-zerbitzuetara bideratzeko aukera ematen duena; eta datuak sistematizatzeko plataforma bat.
OARSOLANen EGINGO DUZUN IBILBIDEA...
1.Entzun: Zure egoera, beharrak eta nahiak aztertzen ditugu.
2.Ibilbidea zehaztu: zure profilaren arabera egokiena den bidea proposatzen dizugu metodologia zehatz baten bidez.
3.Prestakuntza eta enplegu-programak: zure lan-egoera hobetzeko metodologia eraginkorrak ematen dizkizugu.
4.Ekintza pertsonalizatuak: Baliabideekin, aholkularitzarekin eta prestakuntzarekin lagunduko dizugu.
5.Enpresekiko harremana: lan merkatuarekiko harremana errazten dugu, laneratzeko aukerak sortzeko.
ARRETA ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera 08:00 a 14:30
- Larzabal, 31. 20100 Errenteria
- 943 510 200
- oarsolan@oarsoaldea.eus
Zerbitzu guztiak euskaraz jaso ditzakezu.
Abuztuaren 2. eta 3. asteetan, Oarsolan itxita egongo da.
Living Lab: Berrikuntza enpleguan eta inklusioan
Beren negozioari ekin nahi diotenei ere laguntza ematen diegu, tokiko enpresa-ekosistemaren barruko aukerekin konektatuz.