Oarsoaldeko Lehen Sektoreko Jasangarritasun Energetikorako Hitzarmena (Nekazaritza eta Abeltzaintza)
Oarsoaldeko Lehen Sektoreko Jasangarritasun Energetikorako Hitzarmena (Nekazaritza eta Abeltzaintza)
Proiektuaren deskribapena
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Sailak eta Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak urteko hitzarmena sinatu dute Oarsoaldeko lehen sektorean jasangarritasun eta efizientzia energetikoa sustatzeko, nekazaritzan eta abeltzaintzan ikuspegi berezia izanda.
2024an, eskualdeko nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietan energia-diagnostikoa egin da. Azterketa horrek aurrezteko aukerak identifikatzeko eta sektoreko energia-kontsumoa optimizatzeko aukera ematen du.
Helburu nagusiak
- Eskualdeko ustiategietan energia-diagnostikoak egitea.
- Jardunbide egokien eta gomendioen baliabide bat eskaintzea.
- Energia berriztagarrien erabilera eta energia-eraginkortasuna sustatzea.
- Sektorearen lehiakortasuna eta garapen iraunkorra areagotzea
Aurreikusitako emaitzak
- Energia aurreztea eta berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea.
- Baliabide naturalen erabileraren optimizazioa eta ekoizpen iraunkorra.
- Sektoreko jarduera ekonomikoari eta enpleguari laguntzea.
- Lurraldearen erakargarritasuna eta eskualdeko lehen sektorearen iraunkortasuna hobetzea.
Jardunbide egokiak eta gomendioak
Atal honetan, energia aurrezteko neurriei, gomendioei eta efizientzia eta autohornikuntza energetikoa sustatzeko laguntzei buruzko funtsezko informazioa aurkituko duzue, honako hauetan aplika daitekeena:
Proiektua Oarsoaldea garapen agentziak kudeatzen du, Udalekin eta eskolekin elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiko iraunkortasun sailaren partaidetzarekin
Laguntzak eta diru-laguntzak
KONTSULTAK
Edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan Oarsoaldearekin posta elektroniko bidez: xsesma@oarsoaldea.eus
Edo telefonoz: 943 49 41 29