ZERBITZUAK
Zerbitzuak
Oarsoaldeko pertsonen alde lan eginez
Horretarako, lan-talde espezializatuak ditugu zuk, pertsona edo enpresa bezala behar duzun arloetan laguntza emateko.
PERTSONENTZAKO ZERBITZUAK
Laguntza ematen dizugu lana bilatzeko, trebatzeko, zure enpresa sortzeko, kontsumo-erreklamazioak kudeatzeko, etxea eraberritu behar baduzu (fatxada, igogailua, etab.), edo eskualdea ezagutzeko.
ENPRESENTZAKO ZERBITZUAK
Finantzaketa, industria-lurzorua, formakuntza, enpresa-aholkularitza eta kudeaketa, langileak eta lan-poltsa… Gure helburua eskualdeko enpresa, gizarte eta zerbitzu-sarea prestatzea da, etorkizunean izango diren erronka garrantzitsuei aurre egiteko.
KALITATE POLITIKA * ZERBITZUEN KARTA
Oarsoaldean etengabeko hobekuntza eta lan egiten dugun pertsonen, lan-taldeen eta erakundeen hobekuntza dira gure oinarri nagusiak. Ikusi gure ZERBITZUEN KARTA hemen.
HIZKUNTZA POLITIKA
Euskara beti izan da ardatz Oarsoaldean eta zuzendaritza taldearen eta Oarsoaldeko langileen borondateari esker, euskarak toki bat hartu du erakundearen eguneroko jardueran.