PLAN ESTRATEGIKOA
Oarsoaldeko Plan Estrategikoa 2025
Datorren urteetarako izango dugun Oarsoaldeko Plan Estrategiko berria aurkezten dizuegu. Dokumentu hau dinamikoa da baina hemen topatuko duzuena gure abiapuntua izango da.
TESTUINGURUA
Oarsoaldea eskualdeak, aurreko mendeko 70.hamarkadatik hona jasan ditugun krisialdi garai desberdinen efektuak modu esanguratsuan pairatu ditu, baita azken urteetako krisialdia ere. Tradizionalki genuen eredu soziekonomikoak, portuko eta metal-mekanikako industrian oinarritutako aktibitateak alegia, krisi sakona jasan du. Hau guztiaren ondorioz eta nahiz eta eskualdean egoera ekonomikoa eta gizarte egoera nabarmenki hobetu den, adierazle okerragoak izan ditugu Gipuzkoa mailan behatu direnekin alderatuz.
Testuinguru konplexu honetan (globalizazioa,deslokalizazioa, digitalizazioa, eta abar), erakunde aniztasunakin, lurraldearen saturazioa,...eskualdeko Plan Estrategikoa egitea aukera bikaina izaten ari da lau udalerriek etorkizuneko ikuspegi bateratu bat izan dezaten eta tokiko eragina izango duten proiektu bultzatzaileen garapenaren bidez gure eskualdea dagokion tokian kokatu dezagun.
PROZESU PARTE HARTZAILEA
Lograr una visión compartida a través de un Plan Estratégico de Desarrollo Socioeconómico para la comarca de Oarsoaldea requiere de un proceso participativo, en la que los agentes sociales, económicos e institucionales trasladen sus puntos de vista y realicen sus aportaciones. Las herramientas metodológicas para canalizar sus aportaciones han sido la de los grupos de reflexión, además de entrevistas y reuniones individuales y los canales online, a través de los que se identificaron los retos y proyectos estructurantes para que la comarca afronte su futuro con dinamismo y vitalidad.
2017-2025 URTEETARAKO PLAN ESTRATEGIKOAREN PROPOSAMENA
Gure lurraldearen garapen sozioekonomikoan oinarrituz, Oarsoaldea eskualdeak 2017-2025 urteetarako Plan Estrategikoaren proposamena landu du. Xedea, eskualdeko bokazioa zehaztea izan da, bere potentzialidadea garatzea ahalbidetuko duten lerro gidak definitzea eta proiektu estrategikoek modu eraginkorrean aurrerapausoak eman ditzaten, arlo publikoan sortze baldintzak identifikatuz.
Oarsoaldea eskualdeko udalerrien garapen sozioekonomikoa gidatuko dituen erronkak eta epe ertain nahiz luzerako estrategia ezartzen ditu Planak. Horrez gain, etorkizuneko erabakiak hartzeko oinarri izango da, eskualdeko hiritarren ongizatea eta onura lortzeko helburuarekin.
Plan Estrategiko honek bere begirada eskualdeko garapen ekonomikoan jarri du baina beti ere, pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia gisa ulertuaz, gizarte inpaktua eta ekintzen iraunkortasuna kontuan hartuz.
Bestalde, Plan Estrategiko honek Garapen Agentziaren lan tresna izan nahi du, agentzia izendatu baita plan hau dinamizatu eta bultzatzeko, beti ere mankomunatua den tresna eta udalerrien elkartze gune gisa ulertuta.