Gure esentzia
Gure esentzia
Zer da Oarsoaldea?
Eskualdearen Garapen Jasangarria sustatzeko sortu ginen 1993an, eta gaur egun tokiko erreferente gara langabetuei, ekintzaileei, enpresei, herritarrei eta bisitariei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan.
Garapen ekonomiko eta sozialarekin zerikusia duten erakunde eta entitate publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzen gara hainbat programatan.
Oarsoaldean eskualde bizi, indartsu, ilusioz betea, sortzailea, langilea, desberdina, plurala eta berritzailea lortzeko lan egiten dugu.
Gure helburuak
ENPLEGUA SORTZEA
LURRALDE ETA EKONOMIA GARAPENA
TURISMO JASANGARRIA
HIRI-BERRIZTAPENA
EUSKARAREN SUSTAPENA
KONTSUMO ARDURATSUA
Gure eskualdea
Oarsoaldea Gipuzkoako ipar-ekialdean dago, hiriburuaren, Donostia, eta Irunen arteko erdibidean, eta, esan bezala, lau udalerrik osatzen dute, 111,4 Km2rekin.
Bere orografiak eta kokapenak bihurtzen dute leku estrategikoa. Komunikazio-arteria nagusiek (N-1 eta A8) eskualdea zeharkatzen dute, aire- eta trenbide-loturak ahaztu gabe, eta horrek etorkizuneko garapenerako ateak irekita ditugula esan nahi du.
Gaur egun 73.347 biztanle ditu. Horiek osatu behar dute beren etorkizuna, industria-sarea dibertsifikatuko duten sektore berrien alde eginez, abian diren proiektu estrategikoei eta etorkizuneko erronkei aurrez aurre begiratuz. Modu honetan, gure ahuleziak gainditzeko gai izango gara, gure baliabide turistikoak aprobetxatuz eta garapen jasangarriaren bidean lan eginez.
Ezaugarri hauek, gure garapen sozio-ekonomikoko politikarekin batera, kokaleku estrategikoa ematen digute Baiona-Donostia Eurohirian, 600.000 biztanleko metropoli-korridorean, etorkizuneko erronka garrantzitsuak aurre egiten dituena.