Kontratatzailearen profila

9/2017 LEGEA, azaroaren 8koa, Sektore Publikoaren Kontratuez

2018ko martxoaren 9an 9/2017 Legea sartu zen indarrean, azaroaren 8koa, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzkoa. 63. artikuluak arautzen duenez, kontratazio-organoek Interneten bidez soil-soilik zabalduko dute beren kontratatzailearen profila, kontratuei lotutako jardueraren inguruko informazioa eta dokumentuak biltzen dituen gunea den aldetik, haien gardentasuna eta beraietara sarbide publikoa ziurtatzeari begira.
 

Kontratatzailearen profilaren barruan, kontratazio-organoaren kontratu alorreko jarduerari buruzko edozein datu edo informazio sartu ahal izango da, hala nola, informazioa emateko iragarkiak, lizitazio irekiak nahiz hasita daudenak eta haiei buruzko informazioa, programaturiko kontratazioak, esleitutako kontratuak, deuseztatutako prozedurak, eta bestelako orotariko informazio baliagarria, hala nola, kontratazio organoarekin harremanetan jartzeko erabil daitezkeen kontaktu puntuak eta komunikatzeko bideak. Horrez gainera, kontratuen esleipena argitaratuko da.

2018tik aurrera, OARSOALDEAko kontratatzailearen  profila Kontratazio Publikoa Euskadin izeneko plataforman dago jasota.

Oarsoaldeak tramitatzen dituen kontratuei buruzko informazioa, ondoko esteka honen bidez eskuratu ahal izango da: Kontratazio Publikoa Euskadin: Kontratazio Publikoa Euskadin - Contratación Pública en Euskadi.

Kontratazio-espedienteak:

  1. LEZO EKO-PARKE INDUSTRIALA PROIEKTUAREN garapenerako asistentzia teknikorako zerbitzuak.
  2. Eskualdean euskararen ezagutza eta, batez ere, erabilera sustatzeko proiektuetan agentziako euskara batzordeari laguntza tekniko espezializatua emateko zerbitzua kontratatzea.
  3. Arditurriko Bide Berdearen sustapen turistikorako tresna digitala kontratatzea, "Arditurriko Bide Berdeko korridore ekoturistikoa" proiektuaren barruan; informazio, sustapen eta ticketing zerbitzu-elementuak izango dituelarik.
  4. Berpiztu Ikas Faktoria proiekturako asistentzia teknikorako zerbitzuen kontratazioa
  5. Gizarteratu eta laneratzeko berrikuntza- eta esperimentazio-gunerako higiezina erosteko lehiaketa
  6. Lartzabalen (Errenteria) OARSOALDEA SAaren lokalak egokitzeko obrak kontratatzea
  7. BASERRI BERRI. Landa-eraikin tradizionalak zaharberritzen espezializatutako mugaz gaindiko formakuntza.
  8. Errenteriako AGUSTINAK eraikinean (Kultura eta Sormen Industriako Zentroa) dagoen higiezin bat errentan hartzea, taberna gisa erabiltzeko. 2024 PRESKRIPZIO TEKNIKOEN PLEGUA
  9. Errenteriako AGUSTINAK eraikinean (Kultura eta Sormen Industriako Zentroa) dagoen higiezin bat errentan hartzea, taberna gisa erabiltzekoLEHIAKETA KLAUSULA ADMINISTRATIBOEN PLEGUA
  10. BASERRIBERRI PROIEKTUA. Tomasenea baserria birgaitzeko materialak hustu, egokitu eta hornitzeko obra-kontratuaren lizitazioa.
  11. 2025-2035 aldirako Oarsoaldea, s.a. eskualdeko plan estrategikoa egiteko laguntza teknikoko zerbitzua kontratatzea.
  12. Tomasenea baserria birgaitzeko materialak hustu, egokitu eta hornitzeko obra-kontratua (Baserriberri proiektua)